[itzul] "Covoiturage" eta "Autopartage"
Joxemi Hernandez
joxemiher a bildua euskalnet.net
Ost, Api 30, 07:58:55, CEST 2014
Debabarrenean aspalditxotik jarri zuten martxan "Autoan elkarrekin" ekimena. Nire ustez, oso ondo eman dute zuk darabilzun termino hori.
----- Mensaje original -----
De: Bakartxo ARRIZABALAGA <bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr>
Fecha: Martes, 29 de Abril de 2014, 6:56 pm
Asunto: [itzul] "Covoiturage" eta "Autopartage"
A: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Frantsesez : COVOITURAGE AUTOPARTAGE> Inglesez : CARPOOL CARPOOLING, CAR SHARING, RIDE-SHARING, LIFT-SHARING, COVOITURAGE *CARSHARING, CAR SHARING, CAR CLUBS> Espainolez : VIAJE COMPARTIDO EN AUTOMÓVILCAR SHARING, AUTO COMPARTIDO, COCHE COMPARTIDO> Italieraz : CARPOOLING, AUTO DI GRUPPO, CONCARREGGIOAUTO CONDIVISA> Alemanez : FAHRGEMEINSCHAFTCARSHARING, AUTOTEILEN, GEMEINSCHAFTSAUTO> Euskaraz : AUTOKIDETZA, AUTO PARTEKATZE, ELKARBIDAIA, BIDAIAKIDETZA, AUTO BAKARREAN ELKARTU, AUTO PARTEKATZE > * Ikusten duzuenez, ingelesez gauzak ez dira batere argi; haiek dira, hain zuzen, arazo gehien dituztenak adiera bakarreko termino bakarra lortzeko:> “In the United Kingdom, where it is a recent development, the term "car clubs" is used for what in the United States is called "carsharing", "car sharing" or "car-sharing".[8] In the UK, "car sharing" refers to what is called "carpooling" or "ride sharing" in the US, namely the shared use of a car for a specific journey, in particular for commuting to work, often by people who each have a car but travel together to save costs;[9] in South Africa, this is called a "lift scheme". In the UK, a "car pool" refers to a fleet of cars made available by an organization to its employees, for example to travel to customers or between different office locations.” (Wikipediatik hartua) > Beste hizkuntzetan ere terminoak ez dira erabat finkaturik; frantsesa litzateke gauzak finkatuen dituena, baina argi da, gainerakoetan, (nik batzuk eman ditut hemen, baina Wikipedian hizkuntza gehiagoko adibideak aurki ditzakezue), hasiera batean, mailegu gordina hartzen dela eta gero beste aukerak sortzen direla. > Frantseseko hitza oso trinko eta oso zehatza da, bidaia eta auto kontzeptuak ematen baititu; alemanez, ordea, elkarrekin bidaiatu edo bidaiakidetza kontzeptuetatik gertuago da (zerbait zehatzago da, halere, “fahren” aditza ez baitagokio zeinahi bidaia motari, baizik eta, nagusiki, gurpildun zerbaitetan egiten denari).> Espainolez deskripzio mailan dira, oraindik oso gutxi hedatua baita sistema.> Euskaraz, han-hemen topatu ditudan moduak eman ditut; beste batzuk ere izanen dira, jadanik erabiliak edo sor litezkeenak… eta horretara natorkizue, hain zuzen, ea denon artean horrelakorik adosten dugun.> AUTOPARTAGErako badirudi ez legokeela arazorik AUTO PARTEKATZE emateko.> COVOITURAGErako, berriz, AUTOKIDETZA “Nola Erran” hiztegiak proposatzen du (“auto partekatze” ere ematen du, Baina ez dirudi luzaz mantenduko dutenik; “autopartage” sarrera sortzearekin batera, bestetik kenduko dutela dirudi); niri gogortxo egiten zait eta lehen ikusi edota entzunean, zer den ulertzera ematen ez duela iruditzen zait; COVOITURAGE entzuten duenak, badu segituan ideiaren bat, VOITURAGE existitzen baita; aldiz, euskaldun bati hitz berri horrek informazio eskasa ematen diola iruditzen zait (carpooling erratearen antzeko zerbait litzateke euskaldunontzat, hau da, azal diezagutela zer den eta ikas dezagun hitza eta zertarako erabili behar dugun); nagusiki bi informaziorekin ikusten dut traba daitekeela jendea, alde batetik, auto+kidetza uztarriak ez du uztartzen diren elementuak zeintzuk diren argi azaltzen: kidetza argi da, baina nola jakin, ordea, “auto” hori berebila dela eta ez ohikoagoak diren beste uztartze batzuen elementua, hala-nola: autoitzulpena, automedikazioa, autoinmune, autoindukzio, autohipnosi, etab.?> Beste alde batetik, mugitu edo bidaiatze informazioa falta du eta horrek ere zailtzen du lehen elementuaren konprenitzea.> Alde onen bat ere badu hitzak, alegia, “autokide” erraz egiten dela, baina nork libra gintzake, bide horretan eginez gero, “covoiturer” errateko, “autokidetu” sortzen ikustetik? > Beste aukera horiek ere hor dira; zuen iritzia galdetzera natorkizue, ea zerbait adosteko gai garen. > Bakartxo Arrizabalaga
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140430/3286e9df/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago