[itzul] "Covoiturage" eta "Autopartage"
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Api 30, 12:00:55, CEST 2014
...baina nola jakin, ordea, "auto" hori berebila dela eta ez ohikoagoak
diren beste uztartze batzuen elementua, hala-nola: autoitzulpena,
automedikazioa, autoinmune, autoindukzio, autohipnosi, etab.?
Gai zehatzetik aparte, aspaldian izan dut honetaz zerbait esateko gogoa,
beharra. Nire aukera, homonimia hori argitzeko, bereiz eta loturik
idaztea da. Hau da, beribilaz dihardugunean bereiz (auto gidaria) eta
aurrizkia denean loturik (autogobernua). Eta hori esan nahia edo beharra
izan dut Euskaltzaindiak "autoeskola" erabaki zuenetik. Nik 'auto
eskola' egingo nuen (eta oraindik ere egingo nuke: horra, Akademiari
proposamen argia.
Orain arte araututakoan, "auto-argi" ("auto argi"), "auto-gidari" ("auto
gidari"), "auto-stop" erabaki ditu bereiz. Eta "autoeskola", "autobia",
"autobide", "autozain" eta "autozale" loturik. Azken biak ('autozain'
eta 'autozale') ez dira kontuan hartzekoak '-zain' eta '-zale' atzizkiak
baitira: ez dira, beraz, hitz elkartuak). Bestetik 'autobia' horrela
utziko nuke, mailegua hala delako, eta 'autobide' ere hala utziko nuke
(nahiz eta Orotarikoan auto-bide ere ageri den) bestearen paralelismoz
eta natural finkatuta dagoelako (ustez) gaur egun. Baina "autoeskola"
bai, bereiz idazten direnen taldera pasako nuke: 'auto-eskola' edo 'auto
eskola'. Lotuta idazteko argudio bakarra (bururatzen zaidana)
"autoescuela" mailegatzea da, baina sor liteke euskaratik 'auto
(gidarien) eskola', 'auto eskola', kontuan izanda 'gidari eskola' beste
zerbait ere izan daitekeela (mendi gidariak, gidari turistikoak...).
Jon
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140430/ea57f523/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140430/ea57f523/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago