[itzul] Covoiturage2 Elkarbidaia

Bakartxo ARRIZABALAGA bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Ost, Api 30, 15:13:53, CEST 2014


Atzo igorri nituen adibideetan "elkarbidaia" ahantzi nuen, hau ere maiz ikusten baita. Joxemik aipatu "autoan elkarrekin" moldea nik eman "autoan elkartuz" edo horren sailean sartzen nuen eta horregatik ez nuen eman, baina egia da aukera ona izan daitekeela; problema du horren "deklinatzerakoan", hau da, hainbat egoera desberdinetara egokitzeko: Taula batean eman nahi duzunean: "Parking covoiturage" edo beste hau ematean:  "covoiturage dynamique", etab. Ez dut gaizki ikusten bide horretatik jotzea, baina uste dut modu orokorrean behar direla aukera guztiak aztertu; orain arte, gehienetan frantsesak eta espainolak erabiltzen dituzten moldeetara lerratu izan gara, hau da, nominalizazioei lehentasuna ematera; beste bide horretatik (autoan elkarrekin) jo dezakegu, noski, baina zerbait koherente egiteko modua bilatuz.
Bakartxo
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140430/e032b3be/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago