[itzul] Loguear

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Abu 7, 12:14:57, CEST 2014


ar., 2014.eko aburen 05a 13:59(e)an, karlos del_olmo igorleak idatzi zuen:
>> Bai, itzulpena "saioa hasi" da, zalantzarik gabe.
>> Erregistratzea erabiltzaile bat lortzea da.
>> Saioa hastea, zure erabiltzailearekin sartzea. Gauza ezberdinak dira.
>
> Erregistratzea behin bakarrik egin behar da. Saioa hastea berriz
> gehiagotan.
> 
> Sarean, itxuraz, jendea zalantzatiago dago, (to) log in erregistraturen
> baliokidetzat erabiltzen baitu.

Kaixo:

Esan bezala, kontzeptu ezberdinak dira eta originalean zein itzulpenean
ezberdin deituko direlakoan nago.

Zalantzaren jatorria, agian, programa eta webgune batzuetan saioa
hasteko eta erregistratzeko botoi edo esteka ezberdinak agertzen direla
da, baina beste batzuetan berriz bakarra. Saioa hasteko aukera bakarrik
agertzen da eta behin klik egindakoan, orduan agertzen dira
erregistratzeko edo saioa hasteko aukerak.

Zuzeu.com webgunean adibidez, izena emateko aukera agertzen da eta baita
saioa hastekoa ere.

Sustatu.eus webgunean berriz botoi bakarra dago eta behin sakatutakoan
saioa hasteko eta erabiltzailea sortzeko aukerak agertzen dira.

Ez dakit zalantza funtzio bikoitza duen horrelako aukera batek sor dezakeen.

Edozein kasutan, nire ustez, "login" saioa hasteko erabiltzen da,
edozein testuingurutan. Erabiltzailea erregistratzeko esanahia "create
new user", "registration" edo antzeko zerbaitekin adierazi ohi da.

Hori da nire esperientzian ikusi dudana.

Goraintziak,

Txopi.





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago