[itzul] Loguear

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Or, Abu 8, 13:04:12, CEST 2014


Kaixo Txopi eta,

"Si accedemos a la herramienta sin loguearnos, dispondremos del
soguiente menú superior"

Esaldia nik ere Txopik bezala ulertu dut; "sin loguearnos" hori, kasu
honetan, "saioa hasi gabe" emango nuke neuk ere.

"herramienta" Txopik emandako ordainean isildu egin da:

"Saioa hasi gabe sartzen bagara, ondoko goiko menua agertuko zaigu"

Badirudi, kasu honetan "herramienta" > "aplikazioa" dela. Aplikazioaren
baitan beste "herramienta" batzuk agertuko balira, normalean, > "tresnak".

"Aplikazio" hitza isildu gabe, beraz, horra beste aukera bat:

"Saioa hasi gabe aplikazioan (edo webgunean) sartzen bagara, ondoko goiko
menua agertuko zaigu".

Goraintziak, bai ;-)

--
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140808/b3f56bb5/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago