[itzul] Loguear

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Abu 7, 12:40:02, CEST 2014


og., 2014.eko aburen 07a 08:07(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur igorleak
idatzi zuen:
> "Saioa hasi" > "Hasi saioa" proposatzen du Librezale taldearen
> estilo-liburuak:
> 
> http://librezale.org/wiki/Arau_orokorrak#Aginte_era

Aupa Gorka:

Hari honen sortzailea Joxemarik bidalitako esaldi hau izan da:
"Si accedemos a la herramienta sin loguearnos, dispondremos del
soguiente menú superior"

Nire iritziz, "loguearnos" horrekin "sin iniciar sesión" edo horrelako
zerbait esan nahi zuen. Behin saioa hasitakoan goiko menua aldatu egiten
baita aplikazio edo webgune horretan.

Edozein kasutan, esaldi hori ez da agindu bat, azalpen bat baizik.
Beraz, kasu horretan, hitzak ohi bezala ordenatu beharko lirateke. Adibidez:
"_Saioa hasi_ gabe sartzen bagara, ondoko goiko menua agertuko zaigu"

Baina arrazoi osoa duzu komandoak eta aginduak adierazten ditugunean
aditza aurretik jartzea komeni duela. Horrela itzuli ei zuten oker ez
banago GNOME proiektua UZEIkoek[1], horrela egin ohi dute Librezalekoek
hainbat proiektutan[2], horrela agertzen dute itzulpen gida horretan eta
baita oker ez banago IVAPek argitaratu zuen beste euskaraketa gida
batean ere[3]. Baina ziur nago zerrenda honetan zaudeten batzuek nik
baino askoz gehiago dakizuela honi buruz...

Nik ulertzen dudana, eta horrela egiten ditut software euskaraketak,
agindu bat adierazten duten elementuetan (botoiak, menu-aukerak),
egokiagoa da aditza aurretik jartzea. Honen ordez:
   - Xehetasunak ikusi.
   - Elementua ezabatu.
   - Elementu berria sortu.
   - Saioa hasi.
   - Saioa itxi.
Honela idaztea:
   - Ikusi xehetasunak.
   - Ezabatu elementua.
   - Sortu elementu berria.
   - Hasi saioa.
   - Itxi saioa.

Gorka, honetaz ari zinen?

[1] https://l10n.gnome.org/teams/eu/
[2] http://librezale.org/wiki/Proiektuak
[3] http://ttiki.com/50404

Goraintziak,

Txopi.





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago