[itzul] Ortofotos

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Abu 25, 20:36:16, CEST 2014


al., 2014.eko aburen 25a 13:12(e)an, karlos del_olmo igorleak idatzi zuen:
> Gure udalean "ortoargazki" darabilgu.
> 

Ingelesezko "ortophoto" hitzaren "ortoargazki" euskaraketa nahiko
zabaldua dago. Nik horrela itzuliko nuke.

Bide batez, ez dakit itzulpen hau zein motatako softwarearentzat izango
ote den baina GPS sistemekin lotutako hiztegia badu, Viking softwarearen
kate euskaratuak hemen daude kontsultagarri:
https://translations.launchpad.net/viking/

Librezaleko kideek esparru honetako terminologiaren inguruan iturri
ezberdinak kontuan hartuta, terminologia espezifikoaren euskaraketak
adostu zituzten orain dela urte bat (waypoint, track, route):
http://librezale.org/pipermail/librezale/2013-July/thread.html
http://librezale.org/pipermail/librezale/2013-August/thread.html
(ikus "Viking euskaratzeko laguntza" hariko mezuak)

Ondo izan,

Txopi.





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago