[itzul] GAP

Lazkaoko Udala - Partehartzea eta komunikazioa partehartzea a bildua lazkao.net
Or, Abu 29, 10:44:06, CEST 2014


Kaixo:



Kiroldegiko ikastaroen zerrendan GAP delako ikastaroa agertu zaigu. Gaztelaniazko "gluteo, abdomen, piernas" hitzetatik sortua izan behar du izenak. Euskaraz nola eman genezake? Eman du inork inoiz?



Txisteak ere sortzen dira: IAZ (ipurdia, abdomena, zangoak) ikastaroa eta aurten...



Gustura hartuko nituzke zuen aholkuak...



Eskerrik asko, aldez aurretik.



Inaxio Usarralde

Lazkaoko Udala - Komunikazioa eta parte-hartzea



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140829/6223b994/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago