[itzul] GAP

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Abu 29, 10:59:49, CEST 2014


GAH, GAZ, GAB, GAI eman genezake (gluteoak, abdomena, hankak/zangoak/bernak/izterrak), baina ez dut inoiz eman beharrik izan. Gimnasio batzuetan GAP&STRETCH egiten dute, gihar horiek lantzeko ariketak egin ondoren giharrak luzatzeko ariketak egiten dituztelako. Kontua da testuinguru horretan "gap" hitzak ingelesa ematen duela, eta 'thigh gap' (izterren artean pertsona argalek izaten duten tartea) iradokitzen du. Esan nahi dut, bilatutako sigla dirudiela.

 

Jon

 

 

From: Lazkaoko Udala - Partehartzea eta komunikazioa [mailto:partehartzea a bildua lazkao.net] 
Sent: ostirala, 2014.eko abuztuak 29 10:44
To: Itzul posta zerrenda
Subject: [itzul] GAP

 

Kaixo:

 

Kiroldegiko ikastaroen zerrendan GAP delako ikastaroa agertu zaigu. Gaztelaniazko "gluteo, abdomen, piernas" hitzetatik sortua izan behar du izenak. Euskaraz nola eman genezake? Eman du inork inoiz?

 

Txisteak ere sortzen dira: IAZ (ipurdia, abdomena, zangoak) ikastaroa eta aurten...

 

Gustura hartuko nituzke zuen aholkuak...

 

Eskerrik asko, aldez aurretik.

 

Inaxio Usarralde

Lazkaoko Udala - Komunikazioa eta parte-hartzea

 



__________ Información de ESET NOD32 Antivirus, versión de la base de firmas de virus 10334 (20140829) __________

ESET NOD32 Antivirus ha comprobado este mensaje.

http://www.eset.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140829/1b4caf6e/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140829/1b4caf6e/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago