[itzul] "Foto tamaño carnet"

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
As, Ots 11, 13:07:16, CET 2014


            Biribila: laburra eta gardena.


Asier Larrinaga


From: Gilen Mejuto [mailto:gilenmejuto a bildua gmail.com]
Sent: Tuesday, February 11, 2014 12:57 PM
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] "Foto tamaño carnet"

Beste aukera bat "agiri-argazki" izan liteke.

Orain ez zait bururatzen agirietan erabiltzen den beste argazki motarik aurpegi-argazki txikia ez denik.

Gorka Azkarate Zubiaur<gorkaazkarate a bildua gmail.com<mailto:gorkaazkarate a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko otsailak 11 12:46):
"aurpegi-argazki (txiki)" edozeinek oso azkar ulertzeko modukoa iruditu zait.

+1
"karnet" hitza behar ez den neologismoa dela iradokitzen dute hiztegiek, dena den, nago aspaldi honetan gehien erabiltzen diren moldeak "karnet-argazkia" eta "karneterako argazkia" direla.

"Karnet-" horren lekuan "txartel-" kokatzea, niri ere, ez zait aukerarik onena iruditzen (gorago erakutsi legez txartel hitzaren eremu semantikoa zabala da-eta).




--
Gorka Azk.

Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com<mailto:petrirena a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko otsailak 11 11:23):

NIk "aurpegi-argazki (txiki)" esango nioke.

Gilen Mejuto<gilenmejuto a bildua gmail.com<mailto:gilenmejuto a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko otsailak 11 10:27):

Kaixo,
Badakit Hego Euskal Herrian gaudela eta espainolaren mendeko garela, baina nik ahalaz saihestuko nuke adiera biko "karnet" terminoa testu jasoetan.

"Txartel" hitzari dagokionez, oso anbiguoa iruditzen zait, batez ere tarjeta esanahitik haragoko erabileretan. Ikusi besterik ez dago zer emaitza dakarren Interneteko Elhuyar Hiztegiko itzulpenetan egindako bilaketak:

txartel: billete, boleta, boleto, bono, carné, cartilla, credencial, entrada, ficha, localidad, marbete, papeleta, participación, pasaje, tarjeta, tarjeta de visita, ticket, tique, tíquet, vale, volante.
Agian "nortasun agiri"-ren ildotik jota argiago geratuko litzateke kontua: "NA (neurriko) argazki", "NAN (neurriko) argazki", "Pasaporte (neurriko) argazki"...





Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com<mailto:kuartango a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko otsailak 11 09:45):

Hobe "txartelerako argazkia" orduan?

kbiguri<kbiguri a bildua yahoo.es<mailto:kbiguri a bildua yahoo.es>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko otsailak 11 09:30):
Karneterako argazkia karneterako da.

Koldo Biguri

El 2014 ots 11, a las 08:28, Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua gmail.com<mailto:kuartango a bildua gmail.com>> escribió:
Egun on guztioi:
Udal-kiroldegiko bonua egiteko hori eskatzen dute, besteak beste. Googlen "karnet neurriko argazkia" ageri da han eta hemen, "karneterako argazkia" ere aurkitu du lankide batek, Nafarroako webgune batean...
Nola emango zenukete?
Eskerrik asko!




--
Gilen Mejuto
Freelance Translator





--
Gilen Mejuto
Freelance Translator
<http://www.eitb.com/es/television/programas/el-conquistador/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140211/fc38bfa9/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago