[itzul] Ixua gaina ala Ixuako gaina?

GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE goikoetxea_iratxe a bildua eitb.com
Lar, Ots 15, 11:53:42, CET 2014


Jonek dioenarekin bat nator.
Toponimoari berari dagokionez, guk 'Isua' daukagu jasota mendateen zerrendan, eta forma hori Euskaltzaindiko Onomastika Zerbitzuak 2013an EITBri gomendatutakoa da.


De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
Enviado el: viernes, 14 de febrero de 2014 15:24
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Ixua gaina ala Ixuako gaina?

Ez ote da alderantziz? Izua izenetik datorrela Izupe, itxura baten.

Niri normalagoa egiten zait Izua gaina, Aretxabala gaina (Morga-Larrabetzu), Gerekiz gaina, Dudoleta gaina, Milloi gaina, batetik, eta Urduņako gaina (Urduņa herria delako), Arrontegiko zubia (Arrontegi auzoa delako), Deustuko zubia, Kastrexanako gaina (Kastrexana auzoa delako) eta abar. Oker egon naiteke, baina Kontrapasean abesten dugun 'Garaziko herria' nik hango jendea edo pertsona multzoa bezala ulertzen dut, ez Garazi (udal) herri edo mugarte moduan.

Batzuetan ez dago argi izena zeri dagokion. Askiola tontorra eta basoa daude, gutxienez. Zerk eman dio zeri izena? Seguruena,  basoak tontorrari. Mendatea, natura parkea ala ingurunea da Urkiola? Eta beraz Urkiola ingurunea bada, mendatea Urkiolako mendatea izango da. Edozelan ere, forma -ko dunak eta -ko gabeak, biak daude ondo. Niri, baina, normalagoa egiten zait, azaldu dudan erabilera: 'Anboto mendia' normalagoa (mendiaren izena delako) 'Anbotoko mendia' baino, baina 'Anbotoko tontorra' normalagoa (Anboto mendiko leku bat delako) 'Anboto tontorra' baino (-to to- kakofonia gorabehera, Gorbeiarekin berdin: 'Gorbeia mendia', baina 'Gorbeiako punta').

Asteburu on.

Jon



From: Itzultzailea - Eibarko Udala [mailto:itzultzaile a bildua eibar.net]
Sent: ostirala, 2014.eko otsailak 14 11:59
To: a.altuna a bildua ueu.org; ItzuL
Subject: Re: [itzul] Ixua gaina ala Ixuako gaina?

Eibarkoa 'Izua' da, beraz ez du 'x'ik. 'Izua gaina', ez 'Izuako'. Bestalde, izen hori 'Izupe'an dagoen baserri batetik dator.



[cid:image001.jpg a bildua 01CF2A44.92BFCDA0]<http://www.euskadi.net>
<http://www.eitb.com/es/television/programas/el-conquistador/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140215/ffbce89a/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140215/ffbce89a/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago