[itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan

Itzultzailea - Eibarko Udala itzultzaile a bildua eibar.net
Al, Ots 17, 09:55:01, CET 2014


Izena ondo ipintzeaz gain -zeharo ados Asier Larrinagarekin-  toponimiari ere errespetu apur bat erakutsiko beharko lioke lasterketa horrek: Ixua berriro 'x'arekin ikusi dut.

Begoña Azpiri Eguren
itzultzaile.ei a bildua eibar.net<mailto:itzultzaile.ei a bildua eibar.net>  / egoibarra.ei a bildua eibar.net<mailto:egoibarra.ei a bildua eibar.net>
 tel.: + 34 943708421 / 23

Eibarko udala / Ayuntamiento de Eibar
Untzaga plaza, z/g
20600 Eibar
www.egoibarra.com<http://www.egoibarra.com/>


________________________________
De: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.com]
Enviado el: astelehena, 2014.eko otsailak 17 09:30
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan


            Nik biziki eskertuko nuke "Euskal Herriko 54. Itzulia" jarriko balute.

Asier Larrinaga


From: Sergio Azkarate [mailto:xuxen a bildua goiena.com]
Sent: Saturday, February 15, 2014 11:05 AM
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan

Egun on.

Ordinalen kontuari eutsita, eta atzo bertan Euskal Herriko Itzuliak webgunea estreinatu zuela aprobetxatuta, -euskaraz, azkenean ere-, ondo legoke zehaztea edo, behintzat, adostea, zein den izendapen egokiena, haiek ere kontuan har dezaten.
'54. Euskal Herriko Itzulia' jarri dute goiburuan (http://www.itzulia.net/eu/2014/04/10/info).
'Tropela.net'-eko lagunak ibili dira webgunea egiten, eta bideratu dizkiet atzo hemen esandako hainbat kontu horren gainean.
'Euskal Herriko 54. Itzulia'-ren alde egingo dugu? Aldaketa "radikalegia" ez oten den kezka daukate.

Sergio


Sergio

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.com<mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.com>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko otsailak 11 15:23):

        Joxe Mari, Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren antolatzaileek, antza, zuk agertutako logika horri jarraitzen diote, eta urtero "tematzen" dira izen ofiziala honela jartzen:

                53. Euskal Herriko Itzulia
                52. Euskal Herriko Itzulia
                51. Euskal Herriko Itzulia
                ...

        Nik ezin dut irentsi.

        Gezurra diot, gainera. Ordinala puntu barik jartzen dute.

                53 Euskal Herriko Itzulia
                52 Euskal Herriko Itzulia
                51 Euskal Herriko Itzulia
                ...

        Zergatik? Diseinu grafikoan, euskarazko izena eta gaztelaniazkoa batera agertzen direlako, zenbaki bakarrarekin (http://vueltapaisvasco.diariovasco.com/index.php).

                      Euskal Herriko Itzulia
                53
                      Vuelta al País Vasco

        Horrek are irenstezinago egiten dit izena, euskara gaztelaniaren mendean jartzea baino ez dudalako sumatzen.

        Anekdota alde batera utzita, eta zenbaki ordinaletatik kardinaletara pasatuta, uste dut oraindino ez daukagula guztiz ebatzita "Manilako sei mantoi" vs. "sei Manilako mantoi" disjuntiba. Are zailago iruditzen zait "zazpiko futboleko lehen txapelketa" vs. "lehen zazpiko futboleko txapelketa" disjuntiba ebaztea.

        Hala ere, nik ordinala dagokion izenaren aurrean jartzera joko nuke: "zazpiko futboleko lehen txapelketa", " Euskal Herriko 53. Itzulia"...


Asier Larrinaga

[http://www.eitb.com/multimedia/recursos/promo_alacarta/megabanner_alacarta_bilingue.gif] <http://www.eitb.com/es/television/programas/el-conquistador/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140217/5fb75b41/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago