[itzul] para este viaje no hacían falta estas alforjas
"IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki"
iibanez a bildua gipuzkoa.net
Ast, Ots 20, 11:57:54, CET 2014
Erdarazko esamolde horren euskal baliokide egoki bat erabili zuen atzo Xabier Zabaltza historialariak "Berria"n argitaratutako artikuluan, azken-aurreko paragrafoaren bukaeran, (http://paperekoa.berria.info/iritzia/2014-02-19/004/001/independentzia_zertarako.htm):
"Eltzaur horrendako bazen lehenago harririk"
Hiztegi Batua: eltzaur iz. Ipar. eta Naf. 'intxaurra'
5000 Adorez hiztegiak ere ezin garbiago uzten du esamoldearen esanahia "eltzaur" sarreran:
eltzaur: iz. 1 nuez; eltzaur duenak jateko kausituko du harria hausteko: quien tiene nueces ya encontrará piedra con qué partirlas; eltzaur horrendako ez ote zen hurbilago harririk?: ¿para semejante viaje tantas alforjas?. 2 nogal
"Orotarikoan" ere ageri da "eltzaur horrendako ez ote zen hurbilago harririk?" hori, eta atzoko artikuluan Zabaltzak erabili zuenak horren moldaketa bat baino ez da, artikuluko testuari hobeto egokitzen zitzaiolako, noski (gaztelaniaz ere aldakorra da esamoldea, kasuan kasukoari egokituta, baina "viaje" eta "alforjas" hitzei eutsita beti).
Niri ordain hobea iruditzen zait, orain urtebete inguru Itzuleratu zirenak baino, esanahi bera izateaz gain, erdarazkoak eta euskarazkoak sortzen dituzten irudiak, nahiz eta hitz desberdinak erabilita -izan ohi den bezala-, elkarrengandik hurbilago daudelakoan:
https://www.google.com/search?q=allforjas+site%3Ahttp%3A%2F%2Fpostaria.com%2Fpipermail%2Fitzul%2F.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago