[itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan

Diez de Ultzurrun ultzu a bildua parlam.euskadi.net
Or, Ots 21, 14:35:35, CET 2014


Izua'- horrek zerikusi edo ahaidego genetikorik izan lezake Baskoniako erdialdeko Izu'- eta gisakoekin???

Itziar aldean (bertakoek nik uste "Ixiar" edo horrelako zerbait ahozkatzen dutela) bada Elorrixa' izeneko auzo bat, eta nik esango nuek ofizialki Elorriaga'- dela.

Hortaz, halako parekotasun bat eginez, pentsa liteke Izua'- hori Izuaga'- edo izan zeikeela garai batean. Bestalde, eta kontuan izanik, gainera, Izupe'- ere badugula, hor azpian Izu'- toponimoa izan genezake erro modura edo.

Iruñerrian ("Tierra Pamplona"- dicen todavía los castas en castellano) badira Izu'-, Izkue, Iza/Itza eta beste.

Asteburu on denei!

________________________________
Nork: Itzultzailea - Eibarko Udala [mailto:itzultzaile a bildua eibar.net]
Bidaltze-data: viernes, 21 de febrero de 2014 14:00
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan

"Eibarko toponimoen zerrenda. Araututako izenen txostena" (Euskera-XLIX, 2004, 2).
"Era arautuan" jaso zirenak: Izua (-a), Izua jatetxea (-a), Izumendi eta Izupe.


Begoña Azpiri Eguren
itzultzaile.ei a bildua eibar.net<mailto:itzultzaile.ei a bildua eibar.net>  / egoibarra.ei a bildua eibar.net<mailto:egoibarra.ei a bildua eibar.net>
 tel.: + 34 943708421 / 23

Eibarko udala / Ayuntamiento de Eibar
Untzaga plaza, z/g
20600 Eibar
www.egoibarra.com<http://www.egoibarra.com/>


________________________________
De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
Enviado el: ostirala, 2014.eko otsailak 21 12:21
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan
Iratxek esan bezala ("Toponimoari berari dagokionez, guk 'Isua' daukagu jasota mendateen zerrendan, eta forma hori Euskaltzaindiko Onomastika Zerbitzuak 2013an EITBri gomendatutakoa da") Euskaltzaindiak Isua gomendatu badu (badio EITBri), kontuan hartu beharko da. Bestalde, mendateen zerrenda Euskaltzaindiak gomendatu hori eskura izatea aberasgarria litzateke.
Jon
From: Sergio Azkarate Beitia [mailto:xuxen a bildua goiena.com]
Sent: osteguna, 2014.eko otsailak 20 08:41
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa,txapelketa eta antzekoetan
Egun on.
'Tropela.net'-ekoen partetik, "eskerrik asko aholkuengatik".
Ikusten duzuenez, aurrerantzean, 'Euskal Herriko 54. Itzulia' (baita 'Izua' ere):
http://www.itzulia.net/eu/2014/04/10/info
Sergio Azkarate Beitia
Goiena Komunikazio Taldea / Hizkuntza arduraduna
xuxen a bildua goiena.com<mailto:xuxen a bildua goiena.com> / 943 25 05 05 (+121)
Albisteak: www.goiena.net<http://www.goiena.net> / Enpresa: www.goiena.com<http://www.goiena.com>


El 17/02/2014, a las 09:30, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER escribió:



            Nik biziki eskertuko nuke "Euskal Herriko 54. Itzulia" jarriko balute.
Asier Larrinaga
From: Sergio Azkarate [mailto:xuxen a bildua goiena.com]
Sent: Saturday, February 15, 2014 11:05 AM
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan
Egun on.

Ordinalen kontuari eutsita, eta atzo bertan Euskal Herriko Itzuliak webgunea estreinatu zuela aprobetxatuta, -euskaraz, azkenean ere-, ondo legoke zehaztea edo, behintzat, adostea, zein den izendapen egokiena, haiek ere kontuan har dezaten.
'54. Euskal Herriko Itzulia' jarri dute goiburuan (http://www.itzulia.net/eu/2014/04/10/info).
'Tropela.net'-eko lagunak ibili dira webgunea egiten, eta bideratu dizkiet atzo hemen esandako hainbat kontu horren gainean.
'Euskal Herriko 54. Itzulia'-ren alde egingo dugu? Aldaketa "radikalegia" ez oten den kezka daukate.



Sergio


Sergio
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.com<mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.com>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko otsailak 11 15:23):

        Joxe Mari, Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren antolatzaileek, antza, zuk agertutako logika horri jarraitzen diote, eta urtero "tematzen" dira izen ofiziala honela jartzen:

                53. Euskal Herriko Itzulia
                52. Euskal Herriko Itzulia
                51. Euskal Herriko Itzulia
                ...

        Nik ezin dut irentsi.

        Gezurra diot, gainera. Ordinala puntu barik jartzen dute.

                53 Euskal Herriko Itzulia
                52 Euskal Herriko Itzulia
                51 Euskal Herriko Itzulia
                ...

        Zergatik? Diseinu grafikoan, euskarazko izena eta gaztelaniazkoa batera agertzen direlako, zenbaki bakarrarekin (http://vueltapaisvasco.diariovasco.com/index.php).

                      Euskal Herriko Itzulia
                53
                      Vuelta al País Vasco

        Horrek are irenstezinago egiten dit izena, euskara gaztelaniaren mendean jartzea baino ez dudalako sumatzen.

        Anekdota alde batera utzita, eta zenbaki ordinaletatik kardinaletara pasatuta, uste dut oraindino ez daukagula guztiz ebatzita "Manilako sei mantoi" vs. "sei Manilako mantoi" disjuntiba. Are zailago iruditzen zait "zazpiko futboleko lehen txapelketa" vs. "lehen zazpiko futboleko txapelketa" disjuntiba ebaztea.

        Hala ere, nik ordinala dagokion izenaren aurrean jartzera joko nuke: "zazpiko futboleko lehen txapelketa", " Euskal Herriko 53. Itzulia"...


Asier Larrinaga
[http://www.eitb.com/multimedia/recursos/promo_alacarta/megabanner_alacarta_bilingue.gif]<http://www.eitb.com/es/television/programas/el-conquistador/>

[cid:image001.jpg a bildua 01CF2F12.2EA18D90]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140221/66714849/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140221/66714849/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago