[itzul] Yellow crocus

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
Ast, Ots 27, 18:10:02, CET 2014


ni ez naiz aditua, baina testu literario batean azafrai edo azafrai hori ipinita, ondo ematen du.

x.

El 27/02/2014, a las 17:25, Maialen Berasategi escribió:

> Kaixo denoi:
> 
> Lore horren izena ('crocus') daukat ingelesezko testu batean, eta euskaraz nola eman ezin asmatu nabil. Horia dela jartzen du, baina beste arrastorik ez dut. 
> 
> Interneten-eta irakurri dudanez, 'crocus' generoa da berez, eta espezie ugari daude haren barruan. Euskaltermen 'autumn crocus' ageri da ('azpelar'), baina, itxuraz, espezie hori morea da, eta ez horia. 
> 
> Bada espezie bat horia, 'Crocus angustifolius' edo 'Crocus susianus' izen zientifikoa duena, eta pentsatu dut agian hori izan daitekeela. Gure inguruko erdaretan espezie hori izendatzeko erabiltzen diren izen arrunt hauek aurkitu ditut: gaztelaniaz, 'azafrán dorado' (eta 'croco' ere esaten omen zaio generoari); frantsesez, 'crocus de Crimée' eta 'fleurs jaunes'; ingelesez, 'cloth of gold'. 
> 
> Eta zenbat eta gehiago arakatu, orduan eta nahastuago nabil.
> 
> Testua ez da zientifikoa, literarioa baizik; hortaz, agian badut modua librexeago jokatzeko, izen zehatz zientifikoa jarri ordez...
> 
> 'Krokus hori'? 'Azafrai hori'? ...?
> 
> Inork aukera garbi(ago)rik baldin badu, zinez eskertuko diot laguntza.
> 
> Ondo izan,
> 
> Maialen Berasategi Catalán
> 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140227/4cb0a9c2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago