[itzul] berbarik ez

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Or, Ots 28, 15:27:13, CET 2014


Kaixo:

Hesiaren bi aldeetara izaten diren eskailera moduko horiek *hesateak
*(hesi-ateak)
dira Araitz-Betelu aldean.

Ongi izan


junkal elizalde<junkal.elizalde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko otsailak 28 15:12):

> Arratsalde on!
>
> Guk esan duzun ohol horri *pausoa* esaten diogu Ezkurra aldean.
>
> Junkal
>
>
> 2014-02-28 15:06 GMT+01:00 Josu <jzabaleta a bildua euskalnet.net>:
>
> Langa. Arauemailean eta Orotarikoan ere agertzen da.
>>
>> Josu
>> jzabaleta a bildua euskalnet.net
>>
>>
>>
>> El 28/02/2014, a las 14:58, Itzultzailea - Eibarko Udala <
>> itzultzaile a bildua eibar.net> escribió:
>>
>> > Ez dakit nola duten izena, mendian, itxitura baten  jendea pasatzeko
>> jartzen diren ohol goratu horiek; eta ezta ere  itxituretan -ganaduari edo
>> animaliei pasorik ez uzteko  baina jendeari zelairako pasoa libre uzteko-
>> libre uzten den zatia ere,  triangelu itxurakoa, aterik gabeko atearena
>> egiten duena. Ez dira 'langa',  ez 'erromara' , ez 'esola'... Badakit zer
>> ez diren baina ez dakit zer diren...Erderaz ere ez.
>> > Laguntzerik bai?
>> >
>> >
>> > Begoña Azpiri Eguren
>> > itzultzaile.ei a bildua eibar.net  / egoibarra.ei a bildua eibar.net
>> >  tel.: + 34 943708421 / 23
>> >
>> > Eibarko udala / Ayuntamiento de Eibar
>> > Untzaga plaza, z/g
>> > 20600 Eibar
>> > www.egoibarra.com
>> >
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140228/8c1283ed/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago