[itzul] berbarik ez
Aitor Duñabeitia
dunabeitia.aitor a bildua gmail.com
Or, Ots 28, 20:58:36, CET 2014
Atramada berbaz OEHk dinoana:
"Atramada es la cerradura de palos que hay en la entrada de las
heredades" AEF 1921, 47n. Zu astue bazintzekez, atramadak zetan itxi
bez (V-ger). "Si fueras burro no habría que cerrar las atramadas.
(Esto se dice a las mujeres porque no van a trabajar en las
heredades)". AEF 1921, 47.
Fermin Artola<abarrategi a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014-02-28):
> Sakana aldean paxixe, beraz pasahesi moduko zerbait.
>
>
> 2014-02-28 15:58 GMT+01:00 Oyanguren Castañeira, Miren (Euskarabidea) <
> moyanguc a bildua navarra.es>:
>
>> Eguerdi on:
>>
>> Eskoriatzan ohol goratu horri "zirigu" esaten zaio. Hau ere badago
>> Orotarikoan, "ziburu" hitzaren aldaera gisa:
>>
>>
>> http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_oeh&view=frontpage&Itemid=340&lang=eu&sarrera=ziburu&xeh=0
>>
>>
>>
>>
>> Hezkuntza Departamentuko itzultzaileak /
>>
>> Traductores del Departamento de Educación
>>
>> itzuleusk a bildua navarra.es
>>
>> 848 42 60 70 (Aitzol Mendiola)
>>
>> 848 42 32 40 (Miren Oyanguren)
>>
>> 848 42 32 92 (Susana Molina)
>>
>> 848 42 60 66 (Paskual Rekalde)
>>
>>
>>
>> ------------------------------
>> *De:* Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea)
>> *Enviado el:* viernes, 28 de febrero de 2014 15:42
>> *Para:* ItzuL
>> *Asunto:* Re: [itzul] berbarik ez
>>
>> Oromiñon (Iurreta) "inkila" esaten diote. OEHn ere badator:
>>
>>
>> http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_oeh&view=frontpage&Itemid=340&lang=eu&sarrera=inkila&xeh=0
>>
>>
>> ------------------------------
>> *De:* Itzultzailea - Eibarko Udala [mailto:itzultzaile a bildua eibar.net]
>> *Enviado el:* viernes, 28 de febrero de 2014 14:58
>> *Para:* ItzuL
>> *Asunto:* [itzul] berbarik ez
>>
>> Ez dakit nola duten izena, mendian, itxitura baten jendea pasatzeko
>> jartzen diren ohol goratu horiek; eta ezta ere itxituretan -ganaduari
>> edo animaliei pasorik ez uzteko baina jendeari zelairako pasoa libre
>> uzteko- libre uzten den zatia ere, triangelu itxurakoa, aterik gabeko
>> atearena egiten duena. Ez dira 'langa', ez 'erromara' , ez 'esola'...
>> Badakit zer ez diren baina ez dakit zer diren...Erderaz ere ez.
>> Laguntzerik bai?
>>
>>
>> Begoña Azpiri Eguren
>> itzultzaile.ei a bildua eibar.net / egoibarra.ei a bildua eibar.net
>> tel.: + 34 943708421 / 23
>>
>> Eibarko udala / Ayuntamiento de Eibar
>> Untzaga plaza, z/g
>> 20600 Eibar
>> www.egoibarra.com
>>
>>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago