[itzul] Rosa Rugosa

Errea Cleix Inma i.errea a bildua pamplona.es
Al, Urt 20, 09:31:58, CET 2014


Ados, Martin,
Baina gure zalantza da, hain zuzen ere, izen arruntari buruz. Guri bururatu zaigu "arrosa zimur" ematea, baina guk egindako itzulpen hutsa da, eta ez dakigu inoiz inon hala (edo beste modu batean) eman den euskaraz... 
Ez dakigu "tradizio handiagoko" izenik dagoen euskaraz. Eta ez badago, "arrosa zimur" hori itzulpen egokiena den.



 > -----Mensaje original-----
> De: martin-rezola a bildua ivap.es [mailto:martin-rezola a bildua ivap.es]
> Enviado el: astelehena, 2014.eko urtarrilak 20 09:13
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: Re: [itzul] Rosa Rugosa
> 
> 
> Egun on, Inma:
> 
> Adituren batek erantzuten dizun bitartean... Nik esango nuke 
> Wikipedian hizkuntza guztiek ematen dutela izen zientifikoa, 
> latinez: "Rosa rugosa" (oso inportantea: letra etzanez 
> idatzita, generoaren lehenengo letra larriz  eta espeziarena 
> xehez), baina baita ere gero bakoitzak izen arrunta bertako 
> hizkuntzara itzulita.
> 
> Euskaraz ere berdin egingo nuke nik. Biak jarriko nituzke. 
> Testu dibulgatiboa bada, parentesira bidali izen zientifikoa; 
> tekniko samarra bada, alderantziz, izen arrunta (arrosa 
> zimurra) parentesi artean.
> 
> Martin
> 
>  
> -----Jatorrizko mezua-----
> From: Errea Cleix Inma [mailto:i.errea a bildua pamplona.es] 
> Sent: astelehena, 2014.eko urtarrilak 20 08:54
> To: Itzul (E-mail)
> Subject: [itzul] Rosa Rugosa
> 
> Egun on,
> 
> 	Izen hori eman behar dugu euskaraz, eta ez dakigu zer 
> egin: Rosa Rugosa utzi, ingelesez egin duten eran,  edo, 
> beste zenbait hizkuntzatan bezala (Wikipedian egiaztatu dugu 
> hori guztia), "Rugosa" hori itzultzea. Arrosa zimurra 
> bururatzen zaigu, kasu horretan.
> 	Badago hirugarren aukera bat: Japoniako Arrosa-edo 
> ematea (Japoniako Larrosa bat aurkitu dugu Interneteko blog 
> batean). Baina gaude hori nahasgarria izan daitekeela.
> 	"Adituren" batek esan al digu zer komeni den?
> Mila esker aurrez,
> inma errea
> 
> 
> 	Servicio de Traducción - Itzulpen Zerbitzua
> 	(Iruñeko Udala)
> 	Área de Servicios Generales - Zerbitzu  Orokorretako  Alorra
> 	(Zapatería 40- 3. sol. - 31001)
> 	traditzul a bildua pamplona.es <mailto:traditzul a bildua pamplona.es>
> 
> 
> 
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago