[itzul] Rosa Rugosa

martin-rezola a bildua ivap.es martin-rezola a bildua ivap.es
Al, Urt 20, 09:13:15, CET 2014


Egun on, Inma:

Adituren batek erantzuten dizun bitartean... Nik esango nuke Wikipedian hizkuntza guztiek ematen dutela izen zientifikoa, latinez: "Rosa rugosa" (oso inportantea: letra etzanez idatzita, generoaren lehenengo letra larriz  eta espeziarena xehez), baina baita ere gero bakoitzak izen arrunta bertako hizkuntzara itzulita.

Euskaraz ere berdin egingo nuke nik. Biak jarriko nituzke. Testu dibulgatiboa bada, parentesira bidali izen zientifikoa; tekniko samarra bada, alderantziz, izen arrunta (arrosa zimurra) parentesi artean.

Martin

 
-----Jatorrizko mezua-----
From: Errea Cleix Inma [mailto:i.errea a bildua pamplona.es] 
Sent: astelehena, 2014.eko urtarrilak 20 08:54
To: Itzul (E-mail)
Subject: [itzul] Rosa Rugosa

Egun on,

	Izen hori eman behar dugu euskaraz, eta ez dakigu zer egin: Rosa Rugosa utzi, ingelesez egin duten eran,  edo, beste zenbait hizkuntzatan bezala (Wikipedian egiaztatu dugu hori guztia), "Rugosa" hori itzultzea. Arrosa zimurra bururatzen zaigu, kasu horretan.
	Badago hirugarren aukera bat: Japoniako Arrosa-edo ematea (Japoniako Larrosa bat aurkitu dugu Interneteko blog batean). Baina gaude hori nahasgarria izan daitekeela.
	"Adituren" batek esan al digu zer komeni den?
Mila esker aurrez,
inma errea


	Servicio de Traducción - Itzulpen Zerbitzua
	(Iruñeko Udala)
	Área de Servicios Generales - Zerbitzu  Orokorretako  Alorra
	(Zapatería 40- 3. sol. - 31001)
	traditzul a bildua pamplona.es <mailto:traditzul a bildua pamplona.es>






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago