[itzul] Recorrido, itinerario... "en raqueta"

Errea Irisarri, Alberto (Itzultzailea:NAO/BON) N223121 a bildua cfnavarra.es
As, Urt 21, 11:58:29, CET 2014


Egun on.
Internet "erraketa itxura(ko)" eta "erraketa era(ko)" esamoldeak agertzen dira.
Ongi izan.

Alberto Errea Irisarri
Itzultzaile-interpretea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Tfno: 848421236
________________________________
De: Leire Barazea [mailto:leibaraz a bildua yahoo.es]
Enviado el: martes, 21 de enero de 2014 11:32
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Recorrido, itinerario... "en raqueta"


  Kaixo lagunok...

  Ez dakit nola eman euskaraz esamolde hori.

   Testuingurua: Nafarroan zehar egiteko mendi ibilbide eta txango sorta bat da. Bi motatakoak dira txangoak: zirkularrak batzuk, "en raqueta" besteak. Egia esan, harritu egin nau esamoldeak, mendian dezente ibili arren ez baitut orain arte inoiz holakorik irakurri.

    Zer esan nahi du esamoldeak?
 - Ibilbide zirkularretan A-B-D-E.... puntuak pasako ditugu, baina amaiera arte ez gara inoiz puntu beretik bi aldiz pasako. Holakoa izan daiteke ibilbidea: A-B-D-E-F-G-H-I-J-K-A

 - "En raqueta" diren horietan, aldiz, bai: ibilbidea A puntuan hasiko da, eta puntu jakin bateraino joan-etorrikoa izango da (beraz, bi aldiz pasako gara horietatik), eta hortik aurrera zirkularra. Holakoa izan daiteke ibilbidea (demagun E puntuan hasten dela zati zirkularra): A-B-D-E-F-G-H-I-J-K-E-D-B-A.

     Ufffff, ez dakit erraz ulertzeko moduan adierazi dudan. Edozelan, ezagutzen al duzue horren ordainik euskaraz? Nola eman daiteke? Kalkoa saihestuta, nondik jo dezaket "zirkular" edo "borobil" esanahiari kontrajarritako ordain egokia bilatzeko?

   Eskerrik asko aldez aurretik. Leire


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140121/1fd7da2a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago