[itzul] Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna

kixmi kixmi a bildua iservicesmail.com
As, Urt 21, 19:07:29, CET 2014


Eskerrik asko iritziagatik.
Oso galdera ona egiten duzu, baina askotan gertatzen da.
Dirudienez, euskaraz edozein izan daiteke zuzentzaile ez-profesionala.
(Profesionalekin arazorik ez, noski)

Marratxoa ez nuen erabili; oraingoan sartu dut, bi aldaeren arteko 
desberdintasuna nabarmentzeagatik.

21/01/2014 18:39(e)an, Mikel Gartzia(e)k idatzi zuen:
> Ze kristotarako eskatzen dizute itzultzeko gero nahi dutena egingo badute?
> Niri zuk emandakoa gustatzen zait (Merkataritza-ren), marratxorik gabe 
> beharbada.
> Eta bigarren zatian Mundu Eguna zuzena dela uste dut, nahiz eta "Egun 
> Globala" den berez...
> Ez naiz euskara-profesionala, iritzia da.
> Animo!
>
> PD: iritzi estra: bertako (eko)produktuak erostea da bidezkoena, 
> erosgai gehienekin.
>
>
> kixmi<kixmi a bildua iservicesmail.com <mailto:kixmi a bildua iservicesmail.com>> 
> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko urtarrilak 21 18:04):
>
>     Iritziak eskertuko nituzke.
>     Nik "Bidezko Merkataritza-ren Mundu Eguna" itzuli nuen lekuan,
>     "Bidezko Merkataritza-ko Mundu Eguna" jarriz zuzendu-edo zidaten iaz.
>     Nire zalantza da ea azken hori ere ontzat eman daitekeen kasu
>     honetan, aurten berriro -ko daraman aldaera erabili nahi baitute.
>
>     (Horrez gain, "Mundu Eguna" gaizki iruditu nonbait, eta "Munduko
>     Eguna"-rekin ordezkatu didate behin baino gehiagotan.
>     Mundu Eguna ez da ulergarria?)
>
>     Eskerrik asko aurrez
>
>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago