[itzul] Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna
Mikel Gartzia
mikelsgartzia a bildua gmail.com
As, Urt 21, 18:39:15, CET 2014
Ze kristotarako eskatzen dizute itzultzeko gero nahi dutena egingo badute?
Niri zuk emandakoa gustatzen zait (Merkataritza-ren), marratxorik gabe
beharbada.
Eta bigarren zatian Mundu Eguna zuzena dela uste dut, nahiz eta "Egun
Globala" den berez...
Ez naiz euskara-profesionala, iritzia da.
Animo!
PD: iritzi estra: bertako (eko)produktuak erostea da bidezkoena, erosgai
gehienekin.
kixmi<kixmi a bildua iservicesmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
urtarrilak 21 18:04):
> Iritziak eskertuko nituzke.
> Nik "Bidezko Merkataritza-ren Mundu Eguna" itzuli nuen lekuan, "Bidezko
> Merkataritza-ko Mundu Eguna" jarriz zuzendu-edo zidaten iaz.
> Nire zalantza da ea azken hori ere ontzat eman daitekeen kasu honetan,
> aurten berriro -ko daraman aldaera erabili nahi baitute.
>
> (Horrez gain, "Mundu Eguna" gaizki iruditu nonbait, eta "Munduko
> Eguna"-rekin ordezkatu didate behin baino gehiagotan.
> Mundu Eguna ez da ulergarria?)
>
> Eskerrik asko aurrez
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140121/06bb9044/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago