[itzul] Discapacidad (física, psíquica, sensorial)

Gilen Mejuto gilenmejuto a bildua gmail.com
Ost, Urt 22, 19:36:02, CET 2014


Oso argigarria. Eskerrik asko!


Gotzon Egia<gegia a bildua gipuzkoa.net> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
urtarrilak 22 16:24):

>
>  Seguruenik kontu hau behin baino gehiagotan itzuleratua izan da, baina
> nik ez dut inon erantzun garbirik aurkitzen. Nola esan behar da
> "discapacidad" euskaraz?
>
>
> Bai, zerrendan bertan maiz agertu dira termino honen gorabeherak.
> Zalantzarik gabe, «desgaitasun», Euskaltermen ikusiko duzun bezala.
>
> OMEren *International Classification of Functioning and Disability*sailkapena *Funtzionamenduaren,
> Desgaitasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Sailkapena* da euskaraz.
> Zehazki, «disability = desgaitasun» terminoaz, Terminologia Batzordeak
> «desgaitasun» erabiltzeko erabakia eman zuen 2008ko abenduaren 22an.
>
> Halako termino eztabaidatuetan egin ohi den eran, normalizazio txosten bat
> egin zuen TBk. Besteak beste, argudio hauek ematen zituen hautu horren alde:
>
>
> *Discapacidad* terminoa Espainiako ordenamendu juridikoan sartu dela
> kontuan izanik, nahitaezkoa da euskarazko baliokidea erabakitzerakoan
> ordenamendu horretako eremu batean eta bestean dauden *gaitasun* eta
> *gaitasun-gabeziei* begiratzea, horiekiko nahasbiderik sor ez dadin.
> Zehazkiago:
>
>
>
> 1-Zuzenbide Zibilaren eremuan: legez ezarritako arrazoiak tarteko,
> epaileak pertsona bati *jarduteko gaitasuna* mugatu edo kendu diezaioke;
> alegia, *ezgaitu* egin dezake, eta *ezgaitze* horren ondorioz *ezgai*deklaratzen du pertsona hori.
>
>
>
> 2-Lan-zuzenbidearen eta Gizarte Segurantzaren eremuan: gaixotasun edo
> istripu baten ondorioz, *lanerako gaitasunik* ez duen eta osasun-laguntza
> jasotzen duen langilea *lanerako ezintasun* egoera hauetakoren batean
> egon daiteke: *aldi baterako ezintasunean, ezintasun iraunkorrean, * *erabateko
> ezintasun iraunkor partzialean, ezintasun iraunkor osoan*  eta *baliaezintasun
> handian.*
>
>
>
> 3-Zigor Zuzenbidearen eremuan: pertsona bati eskubide zibil edo politiko
> batzuek mugatu edo kentzeko zigorra ezartzen zaionean, *desgaikuntza*gertatzen da, eta eskubide horietarako,
> *gaikuntza**-*rik gabe, gelditzen da, *desgaitu- *ta.
>
> (...)
>
> *desgaitasun*
>
> Modu sistematikoan landu eta euskaratu diren lege-testuetan forma berria
> dela esan daiteke, Kode Zibilaren argitalpenarekin 2004. urtean agertua.
> Nolanahi ere, *desgaitasun* formaren lehenagoko agerraldirik aurki
> daiteke Interneten; esaterako, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 1996ko ale
> batean eskura daiteke.
>
> Kode Zibilaz geroztik Deustuko Unibertsitateak argitaratu dituen Lan
> Zuzenbidearen Ikasgaiak eskuliburuan eta Lan Zuzenbideko Legerian bide
> berari jarraitu zaio eta *desgaitasun* erabili da. Itzulpen Zerbitzu
> Ofizialean euskaratutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan ere,
> aukera horren alde egin da.
>
> Hiztegi terminologiko batean aurkitu da *desgaitasun* terminoa *discapacidad
> * ordain: Euskal Herriko Unibertsitatearen webgunean kontsultagai dagoen
> Administrazio Sanitarioko Hiztegian.
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>



-- 
Gilen Mejuto
Freelance Translator
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140122/aa74cda9/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago