[itzul] Bizkai
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.com
Al, Urt 27, 14:32:46, CET 2014
Bizkaiaren azken *-a* hori berezkoa ez denez, hau da, mugatzailea denez, ez
da jartzekoa juntadura erabiltzen denean ardatz anitzeko sintagma bat
osatzeko, mugatzailea eta kasu-marka sintagmaren buruan baino ez baitira
jartzen:
*Bizkai eta Gipuzkoak...*
Beste aukera, jakina, juntadura hori ez erabiltzea da; orduan, bi sintagma
dira, eta bakoitzari jarri behar zaizkio mugatzailea eta kasu-marka:
*Bizkaiak eta Gipuzkoak...*
Hori horrela izanik, hau ez litzateke zuzena izango:
*Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalerri gehienetan...*
Honela behar luke:
*Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalerri gehienetan...*
edo honela:
*Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerri gehienetan...*
ezta?
Beste kontu bat da ea halakoetan zer den estilistikoki egokiena (baldin eta
hauturik egin behar balitz): ardatz anitzeko sintagmak osatzea ala sintagma
kasu-markadunak juntatzea, baina garbi dago leku-izenekin ardatz anitzeko
sintagmak osatzea tradizioduna dela, ez dela berria alegia.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
2014-01-27 Jon Zeo <finiridiszeos a bildua yahoo.es>
> Zera irakurri dot bariku honetan: *Opor fiskalen auzian Bizkai eta
> Gipuzkoak diote Arabak gehiago pagatu behar lukeela.*
> Ez da lehenengo aldia “Bizkai” era horretan ikusten dodala…
>
> Mila esker
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140127/95dec700/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago