[itzul] Bizkai

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Urt 28, 16:26:09, CET 2014


Garikoitzek Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen erantzun bat agertu
du. Alfontsoren azalpen zuzen eta argiari jarraituta, Batzordeak akats
bat egin duela esango nuke:

 

"Baina bai Busturia-Mundaka-Bermeoetako itsasgizonak eta
Zaraitzu-Erronkarietako biztanleak".

 

"Busturi-Mundaka-Bermeoetako..." izan beharko luke, Busturia izenaren
azken "-a" artikulua delako. Hala bada, ona litzateke zuzentzea, gerora
begira.

 

Jon

 

 

From: Alfontso Mujika Etxeberria [mailto:a.mujika a bildua elhuyar.com] 



Hori horrela izanik, hau ez litzateke zuzena izango:

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalerri gehienetan...

Honela behar luke:
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalerri gehienetan...

edo honela:
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerri gehienetan...
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140128/029d1d59/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140128/029d1d59/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago