[itzul] No cocinado

Garikoitz garikoitze a bildua euskalnet.net
As, Urt 28, 19:44:39, CET 2014


Oraintxe telebistan, ETB-1etik kazetariak  txarrikien  ganeko erreportajeaz:
"sukaldaria sukaldean prestatzen,   "
Txarri-hankak  ibili   da prestatzen.

Esan  du  , itxura  ona daukala.

"kozina"   ez da agertu ez du esan.



http://hiztegia.labayru.net/CargaPalabra.asp?resul=cocinar

Garikoitz



28/01/2014 16:35(e)an, Xabier Aristegieta(e)k idatzi zuen:
>
> Hitz bat erabiltzeko motibazioa noraino den "beharra", eta "beharra" 
> bera zer den definitzea ere, nahiko kontu irristakorra iruditzen zait.
> "Sukaldatu" gaizki eratuta dago? Ez dirudi.
> Barne-logika bati jarraitzen dio? Baietz dirudi.
> Jendeari "kozinatu"ren ordez erabiltzeko inposatu zaio? Ez dakit. Nik, 
> behintzat, ez dut halakoren berririk. Gehiago iruditzen zait jendeak 
> nahiko naturalki bereganatu duen hitza dela.
>
> Googleko bilaketak erabilera-datuok eskaintzen dizkigu:
>
> "Kozinatu": 1730 emaitza inguru.
> "Sukaldatu": 16700 emaitza inguru.
>
> Hori horrela, atea itxi behar al diogu "sukaldatu"ri? Nik, behintzat, 
> sartzen utziko nioke. Sukalderaino.
>
> On 2014 urt 28 13:09, "Alfontso Mujika Etxeberria" 
> <a.mujika a bildua elhuyar.com <mailto:a.mujika a bildua elhuyar.com>> wrote:
>
>     "sukaldatu" aditz asmatua ez dugu behar; lehendik bada "kozinatu"
>     aditza, Hiztegi Batuak berak ere jasoa:
>
>     kozinatu, kozina, kozinatzen. du ad. 'janariak beroaren bidez
>     prestatu'.
>
>     Bestalde, "landare-hondakinak" egokia iruditzen zait, eta
>     egokiagoa "hondakin begetalak" baino. Hala erabili izan da, behintzat.
>
>     "begetal" hitza sarrera da Hiztegi Batuan, baina kategoriarik ez
>     da ageri; alegia, ez dakigu izentzat edo izenondotzat onartu den
>     edo bietarako onartu duten.
>
>     *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
>     a.mujika a bildua elhuyar.com <mailto:a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
>     tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
>     Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
>     20170 Usurbil
>
>     *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>
>
>     Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko
>     informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena
>     izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea,
>     indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio
>     hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau
>     errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari,
>     eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
>
>
>
>     2014-01-28 Daniel Luján Cazalilla <dlujan a bildua iec.cat
>     <mailto:dlujan a bildua iec.cat>>
>
>         Sukaldatu gabeko landare hondakinak?
>
>         *De:*Miren Atutxa [mailto:matutxa a bildua galdakao.net
>         <mailto:matutxa a bildua galdakao.net>]
>         *Enviat:* dimarts, 28 / gener / 2014 12:47
>         *Per a:* ItzuL
>         *Tema:* [itzul] No cocinado
>
>         Nola esango zenukete: "Residuos vegetales NO COCINADOS"??
>
>         Kanpainaren batean "kozinatu gabeko hondakin begetalak" agertu
>         omen da.
>
>         eskerrik asko.
>
>         Miren
>
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140128/c327e11e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago