[itzul] No cocinado

Logikaline Itzulpenak traducciones a bildua logikaline.com
As, Urt 28, 20:32:15, CET 2014


Niri iritziz, kozinatu da, kozinen egin. Sukaldatu (sukalda-tu) sukalde
bihurtu edo horrelako zerbait ematen du. Gorri>gorritu, zikin>zikindu,
mareo>mareatu, apaiza>apaiztu, etxeko>etxekotu...eta sukalde>sukaldatu. Eta
janaria ez da sukalde bihurtzen: janaria egin, prestatu, egosi, labean erre,
frijitu... egiten da edo sukaldean prestatu. Ez dut esaten sukaldatu
existitzen ez denik, eta ezta existitu behar ez duenik ere (Jainkoak
goarda!). Han eta hemen irakurtzen eta entzuten bada, ba erabiltzen den
seinale. Baina niri... zer esatea nahi duzue? Kosta egiten zait belarrian
barrura sartzea hitz hori, "suposatu" hitza kostatzen zaidan bezalaxe.
Norbaitek esango du hizkuntzek eboluzionatu egiten dutela, ez direla gauza
estatikoak... Hori izango da beharbada asuntoa. Nire sistema auditiboa
eguneratu egin beharko dut, igandeetako meza nagusiaren ondoren hamaiketakoa
egitera esertzen diren zaharren sistema edukiko dut sobrare.
 
Luis Mari 

  _____  

De: Garikoitz [mailto:garikoitze a bildua euskalnet.net] 
Enviado el: martes, 28 de enero de 2014 19:45
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] No cocinado


Oraintxe telebistan, ETB-1etik   kazetariak  txarrikien  ganeko
erreportajeaz:
"sukaldaria sukaldean prestatzen,   "
Txarri-hankak  ibili   da prestatzen.

Esan  du  , itxura  ona daukala.

"kozina"   ez da agertu ez du esan.



http://hiztegia.labayru.net/CargaPalabra.asp?resul=cocinar

Garikoitz



28/01/2014 16:35(e)an, Xabier Aristegieta(e)k idatzi zuen:


Hitz bat erabiltzeko motibazioa noraino den "beharra", eta "beharra" bera
zer den definitzea ere, nahiko kontu irristakorra iruditzen zait.
"Sukaldatu" gaizki eratuta dago? Ez dirudi.
Barne-logika bati jarraitzen dio? Baietz dirudi.
Jendeari "kozinatu"ren ordez erabiltzeko inposatu zaio? Ez dakit. Nik,
behintzat, ez dut halakoren berririk. Gehiago iruditzen zait jendeak nahiko
naturalki bereganatu duen hitza dela.

Googleko bilaketak erabilera-datuok eskaintzen dizkigu:

"Kozinatu": 1730 emaitza inguru.
"Sukaldatu": 16700 emaitza inguru.

Hori horrela, atea itxi behar al diogu "sukaldatu"ri? Nik, behintzat,
sartzen utziko nioke. Sukalderaino.


On 2014 urt 28 13:09, "Alfontso Mujika Etxeberria" <a.mujika a bildua elhuyar.com>
wrote:


"sukaldatu" aditz asmatua ez dugu behar; lehendik bada "kozinatu" aditza,
Hiztegi Batuak berak ere jasoa:
 
kozinatu, kozina, kozinatzen. du ad. 'janariak beroaren bidez prestatu'.


Bestalde, "landare-hondakinak" egokia iruditzen zait, eta egokiagoa
"hondakin begetalak" baino. Hala erabili izan da, behintzat.


"begetal" hitza sarrera da Hiztegi Batuan, baina kategoriarik ez da ageri;
alegia, ez dakigu izentzat edo izenondotzat onartu den edo bietarako onartu
duten.



Alfontso Mujika Etxeberria 


  <http://www.elhuyar.org/irudiak/logoak/elh-hizkuntza.png> 	
  


a.mujika a bildua elhuyar.com <mailto:a.mendizabal a bildua elhuyar.com> 
tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

 <http://www.elhuyar.org> www.elhuyar.org


Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.	



2014-01-28 Daniel Luján Cazalilla <dlujan a bildua iec.cat>


Sukaldatu gabeko landare hondakinak?

 

De: Miren Atutxa [mailto:matutxa a bildua galdakao.net] 
Enviat: dimarts, 28 / gener / 2014 12:47
Per a: ItzuL
Tema: [itzul] No cocinado

 

Nola esango zenukete: "Residuos vegetales NO COCINADOS"??

 

Kanpainaren batean "kozinatu gabeko hondakin begetalak" agertu omen da. 

 

eskerrik asko. 

 

Miren



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140128/9bc7db80/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago