[itzul] No cocinado

Xabier allurritza a bildua gmail.com
As, Urt 28, 23:51:32, CET 2014


Tira, Luis Mari, norbait nekatzen denean, norbait hori ez da "neke bihurtzen". Zauritzen denean, ez da "zauri bihurtzen". Pozten denean, ez da "poz bihurtzen". Gastuak mugatzea ere, ez da "gastuak muga bihurtzea". Beraz, gauzak ez ditzagun hain zorrozki har. "Sukaldatu" ere ez da, eta ez du ez zertan izan, "sukalde bihurtu".
Beste ohartxo bat: Hiztegi Batuak "kozinatu" jasotzen du, baina nik ez dut hor "kozina"rik aurkitu.


Enviado desde mi iPad

> El 28/01/2014, a las 20:32, "Logikaline Itzulpenak" <traducciones a bildua logikaline.com> escribió:
> 
> Niri iritziz, kozinatu da, kozinen egin. Sukaldatu (sukalda-tu) sukalde bihurtu edo horrelako zerbait ematen du. Gorri>gorritu, zikin>zikindu, mareo>mareatu, apaiza>apaiztu, etxeko>etxekotu...eta sukalde>sukaldatu. Eta janaria ez da sukalde bihurtzen: janaria egin, prestatu, egosi, labean erre, frijitu... egiten da edo sukaldean prestatu. Ez dut esaten sukaldatu existitzen ez denik, eta ezta existitu behar ez duenik ere (Jainkoak goarda!). Han eta hemen irakurtzen eta entzuten bada, ba erabiltzen den seinale. Baina niri... zer esatea nahi duzue? Kosta egiten zait belarrian barrura sartzea hitz hori, "suposatu" hitza kostatzen zaidan bezalaxe. Norbaitek esango du hizkuntzek eboluzionatu egiten dutela, ez direla gauza estatikoak... Hori izango da beharbada asuntoa. Nire sistema auditiboa eguneratu egin beharko dut, igandeetako meza nagusiaren ondoren hamaiketakoa egitera esertzen diren zaharren sistema edukiko dut sobrare.
>  
> Luis Mari 
> 
> De: Garikoitz [mailto:garikoitze a bildua euskalnet.net] 
> Enviado el: martes, 28 de enero de 2014 19:45
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] No cocinado
> 
> Oraintxe telebistan, ETB-1etik   kazetariak  txarrikien  ganeko erreportajeaz:
> "sukaldaria sukaldean prestatzen,   "
> Txarri-hankak  ibili   da prestatzen.
> 
> Esan  du  , itxura  ona daukala.
> 
> "kozina"   ez da agertu ez du esan.
> 
> 
> 
> http://hiztegia.labayru.net/CargaPalabra.asp?resul=cocinar
> 
> Garikoitz
> 
> 
> 
> 28/01/2014 16:35(e)an, Xabier Aristegieta(e)k idatzi zuen:
>> Hitz bat erabiltzeko motibazioa noraino den "beharra", eta "beharra" bera zer den definitzea ere, nahiko kontu irristakorra iruditzen zait.
>> "Sukaldatu" gaizki eratuta dago? Ez dirudi.
>> Barne-logika bati jarraitzen dio? Baietz dirudi.
>> Jendeari "kozinatu"ren ordez erabiltzeko inposatu zaio? Ez dakit. Nik, behintzat, ez dut halakoren berririk. Gehiago iruditzen zait jendeak nahiko naturalki bereganatu duen hitza dela.
>> 
>> Googleko bilaketak erabilera-datuok eskaintzen dizkigu:
>> 
>> "Kozinatu": 1730 emaitza inguru.
>> "Sukaldatu": 16700 emaitza inguru.
>> 
>> Hori horrela, atea itxi behar al diogu "sukaldatu"ri? Nik, behintzat, sartzen utziko nioke. Sukalderaino.
>> 
>>> On 2014 urt 28 13:09, "Alfontso Mujika Etxeberria" <a.mujika a bildua elhuyar.com> wrote:
>>> "sukaldatu" aditz asmatua ez dugu behar; lehendik bada "kozinatu" aditza, Hiztegi Batuak berak ere jasoa:
>>>  
>>> kozinatu, kozina, kozinatzen. du ad. 'janariak beroaren bidez prestatu'.
>>> 
>>> Bestalde, "landare-hondakinak" egokia iruditzen zait, eta egokiagoa "hondakin begetalak" baino. Hala erabili izan da, behintzat.
>>> 
>>> "begetal" hitza sarrera da Hiztegi Batuan, baina kategoriarik ez da ageri; alegia, ez dakigu izentzat edo izenondotzat onartu den edo bietarako onartu duten.
>>> 
>>> Alfontso Mujika Etxeberria 
>>> 
>>> 
>>>  
>>> a.mujika a bildua elhuyar.com
>>> tel.: 943363040 | luzp.: 217
>>> 
>>> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
>>> 20170 Usurbil
>>> 
>>> www.elhuyar.org
>>> 
>>> 
>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>> 
>>> 
>>> 
>>> 2014-01-28 Daniel Luján Cazalilla <dlujan a bildua iec.cat>
>>>> Sukaldatu gabeko landare hondakinak?
>>>> 
>>>>  
>>>> 
>>>> De: Miren Atutxa [mailto:matutxa a bildua galdakao.net] 
>>>> Enviat: dimarts, 28 / gener / 2014 12:47
>>>> Per a: ItzuL
>>>> Tema: [itzul] No cocinado
>>>> 
>>>>  
>>>> 
>>>> Nola esango zenukete: "Residuos vegetales NO COCINADOS"??
>>>> 
>>>>  
>>>> 
>>>> Kanpainaren batean "kozinatu gabeko hondakin begetalak" agertu omen da. 
>>>> 
>>>>  
>>>> 
>>>> eskerrik asko. 
>>>> 
>>>>  
>>>> 
>>>> Miren
>>>> 
> 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140128/f7b77f60/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago