[itzul] No cocinado
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Urt 29, 10:26:46, CET 2014
Batzuetan ematen du erdarazko hitz baten ordain zuzena ez badaukagu hankamotzak garela, eta gainera garbizaletasun formalak eramaten gaitu erdal jatorriko euskal hitz baten ordez euskal jatorriko erdal hitz bat hobestera. Bidenabar, esango dut, erreferentziako erdara hori gaztelania izaten dela.
“Janaria prestatu” edo “kozinatu” dira euskaraz ditugunak, baina gehienetan ez dugu ez bata ez bestea erabiltzen gaztelaniara itzulita “cocinar” erabiliko genukeen lekuan. Esate baterako:
Cocina muy bien: oso sukaldari ona da
Sabe cocinar: badaki sukaldaritzan
Los alimentos hay que cocinarlos: janariak egin egin behar dira
Antzera gertatzen da beste kasu askotan, ea konturatu gabe. “Tardar”, esate baterako:
ˇCuánto tarda!: zenbat denbora!
No tardes mucho: ez zaitez asko luzatu
Si tardas tanto…: hainbeste denbora behar baduzu…
Bai, “tardatu” (tardau/tardeu) ere entzun dut, baina hitz horrek ez dauka lekurik (leku duin eta onarturik) gure hizkuntzan, oraingoz.
Euskaldun osoek ez dute “sukaldatu” asmatua erabiltzen. Izan ere, euskara mailaren adierazleetako bat da, beste adierazle askoren artean.
Azkenik, aipatzearren, kontrako kanpainak ez dira onak izaten, publizitate merkeegia egiten baitute. Hobe da aldeko kanpainak egitea, baina bloglariaren intentzioa estimatzen dut.
Jon
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140129/e87f059d/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140129/e87f059d/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago