[itzul] Prohibido cazar
Jabier Zabaleta
euskara a bildua oriokoudala.com
Ost, Urt 29, 09:58:30, CET 2014
Kartel bat jarri behar du gure udalak herriko naturgune ezagun batean, ‘Prohibido cazar’ adierazten duena. Euskaraz, jakina.
Begiratzen hasi eta konturatu naiz forma normaldu-arauzkorik ez dugula oraindik adostu horretarako. Euskaltermen ez dago eta Elhuyarrek eta beste hiztegiek ere ez dute aipatzen
Euskaltermi eta Elhuyarri kasu egitera, ‘debekatu’, ‘galarazi’ eta gisakoak ez dira erabiltzen horrelako mezutan, eta ezezko hutsarekin moldatzen dira:
‘prohibido aparcar’ = ‘ez aparkatu’
‘prohibida la entrada’ = ‘ez sartu'
Irizpide hori aplikatuta, hainbat aukera bururatzen zaizkit, nire ‘prohibido cazar’ hori emateko:
1.- Ez ehizatu
2.- Ez ehizan ibili
3.- Ehizan ez ibili
4.- ...
Nola eman izan duzue? Adostuko al dugu bat?
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com
943 830 346 —>8
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140129/6f0966ab/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago