[itzul] No cocinado

Antton Gurrutxaga Hernaiz a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
Or, Urt 31, 17:12:27, CET 2014


Ez dakit zer ez dudan ondo azaldu, baina inork nire hitzetatik atera badu
estandarrean ez litzatekeela sinonimiarik onartu behar, bertatik argitu
nahi diot ez dela hori nire iritzia, ezta Elhuyarrena ere. Ikusi besterik
ez dago nolako informazioa dagoen gure hiztegietan. Sinonimiaren
errealitatea terminologian ere defenditu dut, normalizazioak adierazle
bakarra eskatzen duela aldarrikatzen dutenen aurrean ere bai!

Ez da hori eztabaida, eta sinonimoak onartzea komeni dela esatea ez da,
nire ustez, behar adinako argudioa hura onartzeko. Zeren bestelakoa da nik
nabari dudan arazoa*.* Arazo hori *sukaldatu*ren izaerakin eta sorrerarekin
lotua dago, eta horretaz dudan iritzia eman dut, besterik gabe.

*Sukaldatu*k hedatzen jarraitzen badu, eta hiztunek alde batera uzten ez
badute, etorriko da eguna, berandu gabe seguru asko, hiztegiek jasoko
dutena; batez ere, nahi genukeen bezala, erabilera-hiztegi bat egiten
dugunean.

Bien bitartean, gure eginkizuna da kritikoak izatea horrelakoekin, batez
ere horrelakoak sortzearen eragile den mekanismoarekin edo
pentsamoldearekin.

Antton
2014-01-31 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>:

> "Estandarrerako proposatu eta onartzekoa". Estandarrak ez al du, ba,
> sinonimoak egotea onartzen? Problema dezente handiagoa iruditzen zait
> hitz-falta, hitz-ugaritasuna baino.
>  On 2014 urt 31 09:23, "Antton Gurrutxaga Hernaiz" <
> a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com> wrote:
>
>> Badakit berandu natorrela, baina *sukaldatu* aditzaren auzia dudan
>> iritzia azaldu nahi nuke:
>>
>> a) *sukaldatu *existitzen da, noski. Hiztegian ez egoteak ez dio ezer
>> haren inexistentziaz, ezta bere egokitasun edo zuzentasunik ezaz. Baina ez
>> gara *sukaldatu*ren existentzia eztabaidatzen ari, estandarrerako
>> proposatu eta onartzekoa den baizik. Badakigu estandarra modu naturalean
>> eratuz eta finkatuz joatea dela egokiena, eta gauzak horrela gertatzetik
>> zenbat eta gertuago egon, hainbat eta sintoma hobeak gure hizkuntzarentzat;
>> baina egia ere bada oraindik estandarra "moldatzen" eta eztabaidatzen
>> aritzen garela, ezinbestean. Eta hori hizkuntza guztiei gertatzen zaie,
>> bakoitzari bere neurrian bada ere.
>> b) *sukaldatu *erabiltzaileek sortu dute, niri iritziz, *kozinatu *mailegua
>> saihesteko, hau da, purismoak eraginda, eta azkar hazi da seguru aski honek
>> lagunduta: erabiltzaile askok *kozinatu *aspaldiko mailegua dela ez
>> jakiteak*. *Purismo hori ez da erakunde normalizatzaile eta
>> zaintzaileetako kideei edo hiztegigile batzuei egotzi ohi zaien zerbait
>> bakarrik; denongan dagoela dirudi, kontzienteki zein inkontzienteki.
>> *Kozinatu*tik ihesi ez bada, edo haren existentziaren berri jakin ezean,
>> nola esplika dezakegu *sukaldatu *sortzea? Hau da, *sukalde + -tu*?
>> Analogia formalaz sortutako kalkoa da, ohiz kanpokoa. Beste aukerarik ez
>> balego, sikiera; baina *kozinatu* edukita...
>> c) Erabilera-datuetan oinarrituta, erabilera-hiztegi batek jaso egin
>> behar luke *sukaldatu*; kontua da zer esan hari dagokion sarreran:
>> deskripzio hutsa, estandarrean duen edo gomendatzeako litzatekeen (nork
>> gomendatu?) estatusaren inguruko oharren bat gehitu...
>> d) *sukaldatu*ren moduko hitz batzuk sortu dira azkenaldian, gehienak
>> antzeko genesia izan dutenak: maileguak (baita zaharrak ere!) saihestea,
>> edo mozorrotzea. Batzuez jardun izan dugu hemen bertan, edo foro batzuetan (*oposaketa,
>> delegaritza*...). Hizkuntza aldatuz doa, jakina; hitz berriak sortzen
>> dira, zer esanik ez, eta eskerrak (ondotxo dakigu); baina aldaketa
>> horietako batzuen motorra aspaldi finkatutako maileguak ordezkatzea denean,
>> edo baldintza minimo guztiak betetzen dituzten mailegu berriak saihestea
>> denean, on ustean bada ere, zentzurik ez duten eraldaketak egiteraino, uste
>> dut ona dela horretaz jabetzea edo jarrera kritikoa izatea.
>>
>> Horrekin erlazionatuta dago, edo hala ikusten dut nik behintzat,
>> posta-zerrenda honetan behin baino gehiagotan eztabaidatu den
>> "parte-hartzaile=participativo, -a / participatif, -ve" auzia.
>> Eztabaidarako interesgarria delakoan, hona hemen Elhuyar Hiztegien blogean
>> argitaratu berri dugun artikulua: Demokrazia "parte-hartzailea" izan
>> daiteke?<http://hiztegiak.elhuyar.org/bloga2014/01/29/demokrazia-parte-hartzailea-izan-daiteke/>
>>
>> Zuen era guztietako iruzkinen esperoan,
>>
>> *Antton Gurrutxaga*
>> Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea
>>
>> a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com  [image: Linkedin lotura]<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4> <http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
>> tel.: +34 943 363040 | luzp.: 228
>>
>> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>>
>>
>> 2014-01-29 "IBAŅEZ SAN ROMAN, Iņaki" <iibanez a bildua gipuzkoa.net>:
>>
>>>   Ibon Sarasolak ere, irratian, hizketagai izan zuen "*sukaldatu*"
>>> aditza, propio, oraindik urte bat ere ez dela (iaz, martxoan), eta nahiko
>>> alde hitz egin zuen saio osoan, eta bukaeran, konklusio gisa, esatariak
>>> galdetuta ea onespena ematen zion, honela erantzun zuen (transkripziotik
>>> aterea):
>>>
>>>
>>>
>>> *<Onespena esan nahi dut ez dudala arrazoirik ikusten "hori traba
>>> egiteko, hori gaizki dago...." eta esateko. Bere bidea egin dezala eta hor
>>> konpon.>*
>>>
>>>
>>>
>>> *http://tinyurl.com/pz8vetf <http://tinyurl.com/pz8vetf>*
>>>
>>>
>>>
>>> Bestalde, Googlen azaltzen diren "*sukaldatu*" formaren 16.700 emaitza
>>> horiei milaka batzuk kendu behar zaizkio, ez baitira denak euskarazko ohiko
>>> erabilerakoak, baizik eta erdarazko nahiz euskarazko testuetan izen berezi
>>> moduan erabilitakoak, besteak beste: *El Diario Vasco* egunkariko blog
>>> baten izena (sukaldaTU) eta Basque Culinary Centerren proiektu baten izena
>>> ("Sukaldatu/A Cocinar").
>>>
>>>
>>>
>>> Hirugarrenik, EHUko *Egungo Euskararen Hiztegian* ere badago "
>>> *sukaldatu*" sarrera, bere definizioarekin eta adibideekin (aldamenean
>>> bertan du klikagarri "*kozinatu*" ere).
>>>
>>>
>>>
>>> http://www.ehu.es/eeh/cgi/bila?z=3320&l=s
>>>
>>>
>>>
>>> Beraz, kontuan hartuta bildu dugun informazio guztia eta emandako iritzi
>>> guztiak (ahots prestigiotsu dezente tartean, eta arrazoi sendoak emanda),
>>> nire balantzan, behintzat, biek pisu bertsua dute, baina badakit itzultzea
>>> tokatzen zaidanean, eta tokatuko zait, zirt edo zart egin beharko dudala.
>>>
>>>
>>>
>>> (Googlen "sukaldatu" eskatuta, lehenengo orrian bertan azaltzen dira
>>> aipatu ditudan lotura guztiak)
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140131/f08e79ab/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago