[itzul] No cocinado
Elisabeth Mazorriaga
emazorriaga a bildua elorrio.net
Ost, Urt 29, 14:51:43, CET 2014
Beste aukera bat: LANDARE-HONDAKINAK GORDINIK
De: Miren Atutxa [mailto:matutxa a bildua galdakao.net]
Enviado el: asteartea, 2014.eko urtarrilak 28 19:38
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] No cocinado
Eskerrik asko danoi. Egia esan ni bizkaitarra izanik, "kozinatu" aditza oso gogor egin zait, eta ostera, ia egunero darabilt "kozineu" nire familia giroan. Eta baita "kozinen ein", bai.
________________________________
From: koro navarro [mailto:navarro.koro a bildua gmail.com]
To: ItzuL [mailto:itzul a bildua postaria.com]
Sent: Tue, 28 Jan 2014 17:55:54 +0100
Subject: Re: [itzul] No cocinado
Egia esan ez dakit ondo zergatik, baina niri ere ikaragarrizko mina ematen dit “sukaldatu” horrek. Gure ama zenak (barka erreferentzia) “kozinatu” erabiltzen zuen, baino askoz ere gehiago ”kozinan egin, aritu…”. Oraintxe begiratu dut Orotarikoan, eta hortxe daude denak.
2014-01-28 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
Hitz bat erabiltzeko motibazioa noraino den "beharra", eta "beharra" bera zer den definitzea ere, nahiko kontu irristakorra iruditzen zait.
"Sukaldatu" gaizki eratuta dago? Ez dirudi.
Barne-logika bati jarraitzen dio? Baietz dirudi.
Jendeari "kozinatu"ren ordez erabiltzeko inposatu zaio? Ez dakit. Nik, behintzat, ez dut halakoren berririk. Gehiago iruditzen zait jendeak nahiko naturalki bereganatu duen hitza dela.
Googleko bilaketak erabilera-datuok eskaintzen dizkigu:
"Kozinatu": 1730 emaitza inguru.
"Sukaldatu": 16700 emaitza inguru.
Hori horrela, atea itxi behar al diogu "sukaldatu"ri? Nik, behintzat, sartzen utziko nioke. Sukalderaino.
On 2014 urt 28 13:09, "Alfontso Mujika Etxeberria" <a.mujika a bildua elhuyar.com> wrote:
"sukaldatu" aditz asmatua ez dugu behar; lehendik bada "kozinatu" aditza, Hiztegi Batuak berak ere jasoa:
kozinatu, kozina, kozinatzen. du ad. 'janariak beroaren bidez prestatu'.
Bestalde, "landare-hondakinak" egokia iruditzen zait, eta egokiagoa "hondakin begetalak" baino. Hala erabili izan da, behintzat.
"begetal" hitza sarrera da Hiztegi Batuan, baina kategoriarik ez da ageri; alegia, ez dakigu izentzat edo izenondotzat onartu den edo bietarako onartu duten.
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.com <mailto:a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
www.elhuyar.org <http://www.elhuyar.org>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
2014-01-28 Daniel Luján Cazalilla <dlujan a bildua iec.cat>
Sukaldatu gabeko landare hondakinak?
De: Miren Atutxa [mailto:matutxa a bildua galdakao.net]
Enviat: dimarts, 28 / gener / 2014 12:47
Per a: ItzuL
Tema: [itzul] No cocinado
Nola esango zenukete: "Residuos vegetales NO COCINADOS"??
Kanpainaren batean "kozinatu gabeko hondakin begetalak" agertu omen da.
eskerrik asko.
Miren
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140129/f66c5e7a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago