[itzul] No cocinado

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Ost, Urt 29, 15:27:53, CET 2014


Egokitasun semantikoa alde batera utzita, ohar gaitezen *landare-hondakinak
gordinik* ez dela izen-sintagma bat, izen-sintagma bat eta adizlagun bat
baizik.
Alegia, balio lezake testu bakartu gisa edo irudi-oin gisa, baina ez
litzateke erabilgarria izango testu baten barnean, ezin baita
deklinatu, *gordinik
*adizlaguna zintzilik baitago hor.
Adibidez, demagun *Residuos vegetales NO COCINADOS* jatorrizko hori "*los
residuos vegetales no cocinados deben ser depositados en el contenedor
verde*" gisako testuinguru batean dugula. Ezinezkoa litzateke, jakina,
*gordinik
*bere horretan erabiltzea.
Horregatik, izen-sintagma bat behar izanez gero,* landare-hondakin
gordinak*behar luke, *gordin
*erabiltzera.

Tira, begien bistakoa da, beharbada, baina, badaezpada.

*Alfontso Mujika Etxeberria*


a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.


2014-01-29 Elisabeth Mazorriaga <emazorriaga a bildua elorrio.net>

>  Beste aukera bat: LANDARE-HONDAKINAK GORDINIK
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> *De:* Miren Atutxa [mailto:matutxa a bildua galdakao.net]
> *Enviado el:* asteartea, 2014.eko urtarrilak 28 19:38
>
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* Re: [itzul] No cocinado
>
>
>
> Eskerrik asko danoi. Egia esan ni bizkaitarra izanik, "kozinatu" aditza
> oso gogor egin zait, eta ostera, ia egunero darabilt "kozineu" nire familia
> giroan. Eta baita "kozinen ein", bai.
>  ------------------------------
>
> *From:* koro navarro [mailto:navarro.koro a bildua gmail.com]
> *To:* ItzuL [mailto:itzul a bildua postaria.com]
> *Sent:* Tue, 28 Jan 2014 17:55:54 +0100
> *Subject:* Re: [itzul] No cocinado
>
> Egia esan  ez dakit ondo zergatik, baina niri ere ikaragarrizko mina
> ematen dit "sukaldatu" horrek. Gure ama zenak (barka erreferentzia)
> "kozinatu" erabiltzen zuen, baino askoz ere gehiago "kozinan egin, aritu...".
> Oraintxe begiratu dut Orotarikoan, eta hortxe daude denak.
>
>
>
> 2014-01-28 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
>
> Hitz bat erabiltzeko motibazioa noraino den "beharra", eta "beharra" bera
> zer den definitzea ere, nahiko kontu irristakorra iruditzen zait.
> "Sukaldatu" gaizki eratuta dago? Ez dirudi.
> Barne-logika bati jarraitzen dio? Baietz dirudi.
> Jendeari "kozinatu"ren ordez erabiltzeko inposatu zaio? Ez dakit. Nik,
> behintzat, ez dut halakoren berririk. Gehiago iruditzen zait jendeak nahiko
> naturalki bereganatu duen hitza dela.
>
> Googleko bilaketak erabilera-datuok eskaintzen dizkigu:
>
> "Kozinatu": 1730 emaitza inguru.
> "Sukaldatu": 16700 emaitza inguru.
>
> Hori horrela, atea itxi behar al diogu "sukaldatu"ri? Nik, behintzat,
> sartzen utziko nioke. Sukalderaino.
>
> On 2014 urt 28 13:09, "Alfontso Mujika Etxeberria" <a.mujika a bildua elhuyar.com>
> wrote:
>
> "sukaldatu" aditz asmatua ez dugu behar; lehendik bada "kozinatu" aditza,
> Hiztegi Batuak berak ere jasoa:
>
> kozinatu, kozina, kozinatzen. du ad. 'janariak beroaren bidez prestatu'.
>
> Bestalde, "landare-hondakinak" egokia iruditzen zait, eta egokiagoa
> "hondakin begetalak" baino. Hala erabili izan da, behintzat.
>
> "begetal" hitza sarrera da Hiztegi Batuan, baina kategoriarik ez da ageri;
> alegia, ez dakigu izentzat edo izenondotzat onartu den edo bietarako onartu
> duten.
>
>
>    *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
> tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>
>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
>
>
>
>
> 2014-01-28 Daniel Luján Cazalilla <dlujan a bildua iec.cat>
>
> Sukaldatu gabeko landare hondakinak?
>
>
>
> *De:* Miren Atutxa [mailto:matutxa a bildua galdakao.net]
> *Enviat:* dimarts, 28 / gener / 2014 12:47
> *Per a:* ItzuL
> *Tema:* [itzul] No cocinado
>
>
>
> Nola esango zenukete: "Residuos vegetales NO COCINADOS"??
>
>
>
> Kanpainaren batean "kozinatu gabeko hondakin begetalak" agertu omen da.
>
>
>
> eskerrik asko.
>
>
>
> Miren
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140129/56b30262/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago