[itzul] Prohibido cazar

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Urt 30, 18:56:37, CET 2014


Nire ustez, mezuak laburra izan behar du.
Nire proposamenak:

Ehizarik ez / Ehizatzerik ez




Patxi Petrirena Altzuguren<p.petrirena a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi
zuen (2014(e)ko urtarrilak 30 16:18):

> Ez dakit eredu bakarrak balioko duen denetarako.
>
> Mezu normalak eta egokiak iruditzen zaizkit "Ez erre", "Ez zaborrik bota"
> eta "Ez kartelik jarri", esate baterako, baina ez zait iruditzen "Ez
> ehizatu" dioen kartel batek bete dezakeenik hemen aipatzen ari garen
> funtzioa. Ez dakit esaten zergatik, zehazki. Bi mezu izan daitezke
> baliokideak baliabide linguistiko desberdinak erabilita ere, badakigu,
> baina gerta daiteke, era berean, debeku baten kasuan esplizituki adierazi
> beharra hori debeku bat dela (eta ez aholku bat, edo proposamen bat,
> edo...).
>
> "Ehiza debekatu(t)a" formulazio eliptikoarekin ere arazoak ikusten ditut.
>
>    - EHIZA DEBEKATUTA. Ezin dut saihestu moduzko perpaus bat ikustea,
>    perpaus nagusi baten zain: "Ehiza debekatuta... ez dugu askorik irabaziko".
>    Koma batek lagunduko lidake (niri): EHIZA, DEBEKATUTA (baina uste dut
>    seinaleetarako aurrekontuetan ez dela sartzen komen kostua ;-)
>
>
>    - EHIZA DEBEKATUA. Ezin dut saihestu sintagma bat ikustea: "Ehiza
>    debekatua... ez da bekatua". Berriz ere, koma batek lagundu lezake (eta
>    gauza gehiago ere izango dira hitz egitekoak)
>
> Ondorioz, aditz eta guztiko mezu baten beharra sentitzen dut nik:
> "Debekatuta dago ehiza(n) (egitea)", "Debeku da ehiza(tzea)"...
>
> *Patxi Petrirena Alzuguren*
>
> p.petrirena a bildua elhuyar.com <p.petrirena a bildua elhuyar.com>
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>
>   Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.     Ez inprimatu mezu hau
> ezinbestekoa ez bada.
>
>
> 2014-01-29 Jabier Zabaleta <euskara a bildua oriokoudala.com>:
>
> Bi eredu ikusten ditut hemen lehian:
>>
>> - Espainolaren eta frantsesaren bidetik (prohibido cazar, chasse
>> interdite), 'ehiza debekatua' egin liteke, edo
>>
>> - Ingelesaren bidetik (no hunting), 'ez ehizatu' edo 'ez ehizan egin'
>> gisakoak.
>>
>> Esango nuke Euskaltermen eta Elhuyar hiztegian garbi egin dutela bigarren
>> bidearen alde; baina adibide zehatz hau aipatu gabe.
>>
>> Komeniko litzateke kontu hau adostea, beti nork berea sortzen ibili gabe.
>>
>>  Ondo-ondo bizi.
>>
>> *Jabier Zabaleta*
>> Orioko Udaleko euskara teknikaria
>> euskara a bildua oriokoudala.com
>> 943 830 346 -->8
>>
>>
>>
>>
>> El 29/01/2014, a les 10:09, xabier-pascual a bildua ej-gv.es va escriure:
>>
>> Buruz ari naiz, baina Gasteiz inguruan 'Arrantza debekatu(t)a' dioen
>> kartelen bat ikusi dudala esango nuke. Hortik 'Ehiza debekatu(t)a' egin
>> daiteke.
>>
>> Xabier Pascual Jimenez
>>
>> Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
>> Eusko Jaurlaritza
>> 945 01 90 56
>> *Nahi baduzu, euskaraz jarraituko dugu.*
>> *De:* Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com<euskara a bildua oriokoudala.com>
>> ]
>> *Enviado el:* miércoles, 29 de enero de 2014 9:59
>> *Para:* ItzuL
>> *Asunto:* [itzul] Prohibido cazar
>>
>> Kartel bat jarri behar du gure udalak herriko naturgune ezagun batean,
>> 'Prohibido cazar' adierazten duena. Euskaraz, jakina.
>>
>> Begiratzen hasi eta konturatu naiz forma normaldu-arauzkorik ez dugula
>> oraindik adostu horretarako. Euskaltermen ez dago eta Elhuyarrek eta beste
>> hiztegiek ere ez dute aipatzen
>>
>> Euskaltermi eta Elhuyarri kasu egitera, 'debekatu', 'galarazi' eta
>> gisakoak ez dira erabiltzen horrelako mezutan, eta ezezko hutsarekin
>> moldatzen dira:
>>
>> 'prohibido aparcar' = 'ez aparkatu'
>>
>> 'prohibida la entrada' = 'ez sartu'
>>
>> Irizpide hori aplikatuta, hainbat aukera bururatzen zaizkit, nire
>> 'prohibido cazar' hori emateko:
>>
>> 1.- Ez ehizatu
>>
>> 2.- Ez ehizan ibili
>>
>> 3.- Ehizan ez ibili
>>
>> 4.- ...
>>
>> Nola eman izan duzue? Adostuko al dugu bat?
>>
>> Ondo-ondo bizi.
>>
>> *Jabier Zabaleta*
>> Orioko Udaleko euskara teknikaria
>> euskara a bildua oriokoudala.com
>> 943 830 346 -->8
>>
>>
>>
>>
>>
>> <marca_outlook_haciend_finanzas.jpg> <http://www.euskadi.net/>
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140130/f39d8116/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago