[itzul] Prohibido cazar

Patxi Petrirena Altzuguren p.petrirena a bildua elhuyar.com
Ast, Urt 30, 16:18:16, CET 2014


Ez dakit eredu bakarrak balioko duen denetarako.

Mezu normalak eta egokiak iruditzen zaizkit "Ez erre", "Ez zaborrik bota"
eta "Ez kartelik jarri", esate baterako, baina ez zait iruditzen "Ez
ehizatu" dioen kartel batek bete dezakeenik hemen aipatzen ari garen
funtzioa. Ez dakit esaten zergatik, zehazki. Bi mezu izan daitezke
baliokideak baliabide linguistiko desberdinak erabilita ere, badakigu,
baina gerta daiteke, era berean, debeku baten kasuan esplizituki adierazi
beharra hori debeku bat dela (eta ez aholku bat, edo proposamen bat,
edo...).

"Ehiza debekatu(t)a" formulazio eliptikoarekin ere arazoak ikusten ditut.

   - EHIZA DEBEKATUTA. Ezin dut saihestu moduzko perpaus bat ikustea,
   perpaus nagusi baten zain: "Ehiza debekatuta... ez dugu askorik irabaziko".
   Koma batek lagunduko lidake (niri): EHIZA, DEBEKATUTA (baina uste dut
   seinaleetarako aurrekontuetan ez dela sartzen komen kostua ;-)


   - EHIZA DEBEKATUA. Ezin dut saihestu sintagma bat ikustea: "Ehiza
   debekatua... ez da bekatua". Berriz ere, koma batek lagundu lezake (eta
   gauza gehiago ere izango dira hitz egitekoak)

Ondorioz, aditz eta guztiko mezu baten beharra sentitzen dut nik:
"Debekatuta dago ehiza(n) (egitea)", "Debeku da ehiza(tzea)"...

*Patxi Petrirena Alzuguren*

p.petrirena a bildua elhuyar.com <p.petrirena a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 216

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.     Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.


2014-01-29 Jabier Zabaleta <euskara a bildua oriokoudala.com>:

> Bi eredu ikusten ditut hemen lehian:
>
> - Espainolaren eta frantsesaren bidetik (prohibido cazar, chasse
> interdite), 'ehiza debekatua' egin liteke, edo
>
> - Ingelesaren bidetik (no hunting), 'ez ehizatu' edo 'ez ehizan egin'
> gisakoak.
>
> Esango nuke Euskaltermen eta Elhuyar hiztegian garbi egin dutela bigarren
> bidearen alde; baina adibide zehatz hau aipatu gabe.
>
> Komeniko litzateke kontu hau adostea, beti nork berea sortzen ibili gabe.
>
>  Ondo-ondo bizi.
>
> *Jabier Zabaleta*
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua oriokoudala.com
> 943 830 346 -->8
>
>
>
>
> El 29/01/2014, a les 10:09, xabier-pascual a bildua ej-gv.es va escriure:
>
> Buruz ari naiz, baina Gasteiz inguruan 'Arrantza debekatu(t)a' dioen
> kartelen bat ikusi dudala esango nuke. Hortik 'Ehiza debekatu(t)a' egin
> daiteke.
>
> Xabier Pascual Jimenez
>
> Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
> Eusko Jaurlaritza
> 945 01 90 56
> *Nahi baduzu, euskaraz jarraituko dugu.*
> *De:* Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com<euskara a bildua oriokoudala.com>
> ]
> *Enviado el:* miércoles, 29 de enero de 2014 9:59
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* [itzul] Prohibido cazar
>
> Kartel bat jarri behar du gure udalak herriko naturgune ezagun batean,
> 'Prohibido cazar' adierazten duena. Euskaraz, jakina.
>
> Begiratzen hasi eta konturatu naiz forma normaldu-arauzkorik ez dugula
> oraindik adostu horretarako. Euskaltermen ez dago eta Elhuyarrek eta beste
> hiztegiek ere ez dute aipatzen
>
> Euskaltermi eta Elhuyarri kasu egitera, 'debekatu', 'galarazi' eta
> gisakoak ez dira erabiltzen horrelako mezutan, eta ezezko hutsarekin
> moldatzen dira:
>
> 'prohibido aparcar' = 'ez aparkatu'
>
> 'prohibida la entrada' = 'ez sartu'
>
> Irizpide hori aplikatuta, hainbat aukera bururatzen zaizkit, nire
> 'prohibido cazar' hori emateko:
>
> 1.- Ez ehizatu
>
> 2.- Ez ehizan ibili
>
> 3.- Ehizan ez ibili
>
> 4.- ...
>
> Nola eman izan duzue? Adostuko al dugu bat?
>
> Ondo-ondo bizi.
>
> *Jabier Zabaleta*
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua oriokoudala.com
> 943 830 346 -->8
>
>
>
>
>
> <marca_outlook_haciend_finanzas.jpg> <http://www.euskadi.net/>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140130/8c6a8dd0/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago