[itzul] Tele5era ala Tele5ra: Nola gehitu kasu marka zenbaki bati, zenbaki hori erdal izen baten parte denean

Irene Arrarats iarrarats a bildua gmail.com
Al, Eka 23, 15:18:32, CEST 2014


Arratsalde on:

Deskuidatzen ez garenean, BERRIAn ere 'telecinco' eta 'cambio dieciséis'
ereduari segitzen diogu. Honela jasoa dugu estilo liburuan:

 *Antena3.* Espainiako telebista kate pribatua. Honela irakurtzen da:
/antenatres/.

*Tele5.* Espainiako telebista kate pribatua. Honela irakurtzen da:
/telecinco/.


Gure hemerotekan, 210 aldiz aurkitu dugu 'Tele5k', eta 66 aldiz 'Tele5ek'
(horrelakorik ez 2010az geroztik).

Ondo izan.

Irene Arrarats



2014-06-20 12:44 GMT+02:00 Ander Altuna-UEU <a.altuna a bildua ueu.org>:

>  Telecinco (Tele5), Cambio16 ('cambio dieciseis')... izenak dira, beraz,
> Tele5ra, Tele5k..., Cambio16ek, Cambio16era...
>
>
>
> or., 2014.eko ekaren 20a 11:19(e)an, Ales Bengoetxea(e)k idatzi zuen:
>
> Arazo bera dago Radio5, Antena3, La2 eta abarrekin
>
> Bi joerak ikusten dira Berrian, baina badirudi erdaraz irakurtzea dela
> biderik arruntena:
>
> Tele5era (TeleBostera) 23 aldiz ageri da; Tele5ra (TeleCincora) 55 aldiz
> Antena3ra (AntenaHirura) 6 aldiz; Antena3era (AntenaTresera) 42 aldiz
>
> Halakoak nola irakurri behar diren aipatzen duen arau edo gomendioren bat
> ezagutzen duzue?
>
>
> Mila esker aitzinetik.
>
>
>      Ales Bengoetxea Telletxea
>    Euskara Zerbitzua - Hizkuntza normalizatzailea
>    ales_bengoetxea a bildua donostia.org
>    www.euskaraz.net - www.merkatari.net
>    Tel: 943 483759 - Faxa: 943 483765
>    Konstituzio plaza 2, behea. 20003 Donostia. [image: Euskara Zerbitzua
>    - Euskararen Hiria]
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140623/7b35b63a/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/gif
Tamaina: 7734 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140623/7b35b63a/attachment.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago