[itzul] Proust euskaraz

Inaki Inurrieta inaki.inurrieta a bildua gmail.com
Al, Mar 3, 11:58:24, CET 2014


Egun on:

Iazko azaroan, jardunaldi batzuk izan ziren Parisen, Proust-en lanen
itzulpenei buruz, eta bertan izan zen Joxe Austin Arrieta *Swann-enetik*i
buruz jarduteko. Orain, jardunaldi haietako materialak argitaratzera
doazelarik, eskatu digute euskaraz diren Prousten testuen itzulpen eta
azterketen berri emateko.

Joxe Austinen Swann-enetik, Jean-Baptiste Orpustan-en *Zuanen etxe aldean*eta*
Guermantes-ko aldea*, eta Fito Rodriguez-en *Irakurketa dela
eta*itzulpenez gainera, badakigu Euskal Herriko Unibertsitateak
argitara emanak
dituela zati hautatu batzuk, baina ez dut aurkitu horren aztarrenik. Inork
ematerik bai?

Horiez gainera, inork ba al du gehiagoren berririk?

-- 
Iņaki Iņurrieta Labayen
ITZULTZAILEA / TRADUCTOR
639 840 274 - 943 219488
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140303/bcdc75f9/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago