[itzul] Inundación

Hasier hasierr a bildua hotmail.com
Al, Mar 10, 09:58:15, CET 2014


Aupa. Urdaibai aldean ere, "unditu" hori erabiltzen dugu, Aitzolek 
aipatutako eran eta baita beste zentzu batekin ere;  "estás 
empapado"-ren itzulpena edo...


Hasier

10/03/2014 9:39(e)an, Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea)(e)k idatzi 
zuen:
> Egun on:
>
> Durango inguruan "unditu" erabiltzen da horretarako: "ezkaratza unditu zait". Euripean bustialdia hartuta ere: "undiduta nago". Gaztelaniaz ere erabiltzen da. Durangoko gure izeko bat Iruñera bizitzera etorri zenean ohartu zen "se me ha (h)undido el balcón" beste zerbait zela hemengo gaztelanian...
>
> Aitzol
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: Garikoitz Etxebarria [mailto:garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org]
> Enviado el: viernes, 07 de marzo de 2014 11:02
> ePara: ItzuL
> Asunto: [itzul] Inundación
>
> Egun on
>
> Urak eragindakoari  baina ez   euri-urak eragindakoari,   etxadi /
> eraikin baten tutu  edo hodia apurtutzearen ondorioz   sortutakoari
> zelan  deitu ?
> Aseguruetan agertzen daneko kasua da.
>
>
> Eskerrak aurrez.
>
>
>
> Garikoitz
>
>
>
>
>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago