[itzul] Arazotxoa Wordfasten

JOSE ASTORKIA LOIDI j.astorkia a bildua euskalnet.net
Ast, Mar 13, 16:44:43, CET 2014


Kaixo: galdera bat egin nahi dut. 
Wordfast normala erabiltzen dut (uste dut Classic dela). Segmentu bat itzuli ondoren Alt down egiten dut, segmentua gorde eta hurrengoa hartzeko. Hori egiten dudanean galdera edo aholku hau agertzen zait: "Make sure your Google credential is correct" (horrelako zerbait). Onartu ondoren,  hurrengo segmentua azaltzen da, behean hura itzultzeko lekua, eta beherago GT {error}....., zeinu arraro batzuk eta abar. Begiratu dut Googlen eta zerbait aurkitu dut. Baina nire helburua da "Make sure...", "onartu" eta beheragoko "esaldiak" desagerraraztea, ez agertzea, segmentu bakoitzean "onartu" sakatu behar ez izatea. Gertatu zaizue horrelakorik? Badakizue nola konpontzen den? Mila esker, aldez aurretik.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140313/17b6eacb/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago