[itzul] Arazotxoa Wordfasten
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Mar 13, 16:56:44, CET 2014
> Wordfast normala erabiltzen dut (uste dut Classic dela). Segmentu bat
> itzuli ondoren Alt down egiten dut, segmentua gorde eta hurrengoa
> hartzeko. Hori egiten dudanean galdera edo aholku hau agertzen zait:
> "Make sure your Google credential is correct" (horrelako zerbait).
> Onartu ondoren, hurrengo segmentua azaltzen da, behean hura
> itzultzeko lekua, eta beherago GT {error}....., zeinu arraro batzuk
> eta abar. Begiratu dut Googlen eta zerbait aurkitu dut. Baina nire
> helburua da "Make sure...", "onartu" eta beheragoko "esaldiak"
> desagerraraztea, ez agertzea, segmentu bakoitzean "onartu" sakatu
> behar ez izatea. Gertatu zaizue horrelakorik? Badakizue nola
> konpontzen den? Mila esker, aldez aurretik.
Itxura guztia du MT (Machine Translation) gaituta daukazula. Nire WF
bertsioa: 6.07y
Begiratu hemen:
* Zabaldu WFen kontrol panela.
* Translation Memory fitxaren barruan, jo MT fitxara.
* Desgaitu hor ageri diren hiru aukerak (Ms-Word-based..., Use
Wbe-based... eta Enable MT...).
* Zabaldu segmentu bat, jo hurrengora, ea mezua desagertu den.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140313/4d6e721b/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago