[itzul] zerbait-en deklinabidea

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
Or, Mar 14, 12:33:44, CET 2014


eskerrik asko, alfontso.

x.

El 14/03/2014, a las 11:25, Alfontso Mujika Etxeberria escribió:

> Euskaltzaindiaren arau espliziturik ez dago ("batzuk" nola deklinatu, berriz, berariaz araututa dago). Hala ere, EGLU I liburukian, "Galdetzaileetatik erakarritako izenordain mugagabeak" sailean ageri da "zerbait". Bada zerbait, ezta?
> 
> Tradizioari begira, Iparraldean “zerbaitetara” erabili da, eta Hegoaldean bietara. Honela dio OEHk:
>  
> Para los casos locales de declinación, al Norte son generales las formas zerbaitetan, zerbaitetara- y zerbaitetarik. Al Sur se documentan tanto zerbaitean (Mg CC 222, Aran SIgn 2, Ag G 368, Anab Aprika 59, Vill Jaink 141) como zerbaitetan (Ag Kr 79, ArgiDL 21, Ldi IL 63, Eguzk GizAuz 113, Zait Plat 132, Uzt Sas 22); zerbaitetara- (fB Ic II 297, Legaz 30, Alz Ram 120, Zait Plat 27) y zerbaitera- (fB Ic III 293, Ag G 55, TAg Uzt 218, Erkiag BatB 69, Ibiñ Virgil 35, Arti Ipuin 59, Etxba Ibilt 474). Hay ablativo zerbaitetik en un ej. de Villasante (Jaink 69) y zerbeitetik en F. Irigaray (166). El dativo es zerbaiti en todos los textos septentrionales. Al Sur se encuentran tanto zerbaiti (JAIraz Bizia 99, Berron Kijote 91) como zerbaiteri (Erkiag BatB 57, Vill Jaink 121, Ibiñ Virgil 75). Para el gen., zerbaiten es la forma gral. tanto al Norte como al Sur (salvo un ej. de zerbaiteren en Txirrita (B 230), quizás metri causa). En cuanto al instrumental, zerbaitez es la forma mayoritaria tanto al Norte como al Sur. Hay, con todo, zerbaitetaz en sendos ejs. de Xalbador (Odol 67) y Labayen (EEguna 93), y zerbaitezaz en Zaitegi (Plat 46).
>  
> Hortik aurrera, zer? Nire ustez, hobe genuke estandarrean forma bakarra erabiliko bagenu. Eta forma bakarra hautatu behar balitz, mugagabea hobetsiko nuke nik. Alegia, Hegoaldean “zerbaitera” eta “zerbaitetara” erabiltzen da, baina baita “zerbaiti” eta “zerbaiteri” ere, eta abar (“zerbaitez/zerbaitetaz”...).  Nire ustez, hobe genuke “zerbait”, "norbait" eta “zenbait” molde bakarrean erabili: mugagabean (zerbait, zerbaitek, zerbaiti, zerbaiten, zerbaitetan, zerbaitetara, zerbaitetatik/zerbaitetarik...)
>  
> Euskaltzaindiaren hiztegian, adibidez, “zerbaitetara” da forma bakarra (6 aldiz agertzen da), eta “zerbaitera” ez da inoiz erabili.
> 
> Alfontso Mujika Etxeberria 
> 
> 
>  
> a.mujika a bildua elhuyar.com
> 
> tel.: 943363040 | luzp.: 217
> 
> @ElhuyarItzulpen
> 
> 
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> 
> www.elhuyar.org
> 
> 
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> 
> 
> 2014-03-14 10:20 GMT+01:00 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>:
> "zerbaitera" etorri da, ala "zerbaitetara" etorri da?
> 
> 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140314/99429f1a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago