[itzul] zerbait-en deklinabidea

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Or, Mar 14, 11:25:41, CET 2014


Euskaltzaindiaren arau espliziturik ez dago ("batzuk" nola deklinatu,
berriz, berariaz araututa dago). Hala ere, EGLU I liburukian,
"Galdetzaileetatik erakarritako izenordain mugagabeak" sailean ageri da
"zerbait". Bada zerbait, ezta?


Tradizioari begira, Iparraldean "zerbaitetara" erabili da, eta Hegoaldean
bietara. Honela dio OEHk:



Para los casos locales de declinación, al Norte son generales las
formas *zerbaitetan,
zerbaitetara- *y *zerbaitetarik. *Al Sur se documentan tanto *zerbaitean *(Mg
*CC *222, Aran *SIgn *2, Ag *G *368, Anab *Aprika *59, Vill *Jaink *141) como
*zerbaitetan *(Ag *Kr *79, *ArgiDL *21, Ldi *IL *63, Eguzk *GizAuz *113,
Zait *Plat *132, Uzt *Sas *22); *zerbaitetara- *(fB *Ic *II 297, Legaz 30,
Alz *Ram *120, Zait *Plat *27) y *zerbaitera- *(fB *Ic *III 293, Ag G 55,
TAg *Uzt *218, Erkiag* BatB *69, Ibiñ *Virgil *35, Arti *Ipuin *59,
Etxba *Ibilt
*474). Hay ablativo *zerbaitetik *en un ej. de Villasante (*Jaink *69)
y *zerbeitetik
*en F. Irigaray (166). El dativo es *zerbaiti *en todos los textos
septentrionales. Al Sur se encuentran tanto *zerbaiti *(JAIraz *Bizia *99,
Berron *Kijote *91) como *zerbaiteri *(Erkiag *BatB *57, Vill *Jaink *121,
Ibiñ *Virgil *75). Para el gen., *zerbaiten *es la forma gral. tanto al
Norte como al Sur (salvo un ej. de *zerbaiteren *en Txirrita (*B *230),
quizás *metri causa*). En cuanto al instrumental, *zerbaitez *es la forma
mayoritaria tanto al Norte como al Sur. Hay, con todo, *zerbaitetaz *en
sendos ejs. de Xalbador (*Odol *67) y Labayen (*EEguna *93), y *zerbaitezaz
*en Zaitegi (*Plat *46).



Hortik aurrera, zer? Nire ustez, hobe genuke estandarrean forma bakarra
erabiliko bagenu. Eta forma bakarra hautatu behar balitz, mugagabea
hobetsiko nuke nik. Alegia, Hegoaldean "zerbaitera" eta "zerbaitetara"
erabiltzen da, baina baita "zerbaiti" eta "zerbaiteri" ere, eta abar
("zerbaitez/zerbaitetaz"...).  Nire ustez, hobe genuke "zerbait", "norbait"
eta "zenbait" molde bakarrean erabili: mugagabean (zerbait, zerbaitek,
zerbaiti, zerbaiten, zerbaitetan, zerbaitetara,
zerbaitetatik/zerbaitetarik...)



Euskaltzaindiaren hiztegian, adibidez, "zerbaitetara" da forma bakarra (6
aldiz agertzen da), eta "zerbaitera" ez da inoiz erabili.

*Alfontso Mujika Etxeberria*


a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>

tel.: 943363040 | luzp.: 217

@ElhuyarItzulpen <https://twitter.com/ElhuyarItzulpen>

 Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.


2014-03-14 10:20 GMT+01:00 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>:

> "zerbaitera" etorri da, ala "zerbaitetara" etorri da?
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140314/50bc08a1/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago