[itzul] WORDFAST ARAZOAK ETA ZALANTZAK

Iker Zaldua Zabalua iker-zaldua a bildua hotmail.com
Ost, Maiatza 7, 16:38:37, CEST 2014


Kaixo denoi:
Ea gertatzen zaidana azaltzeko gai naizen:
Ordenagailua formateatu behar izan dut eta, ondorioz, erotu beharrean nago.
Kontua da aurrez programak eta abarrak gorderik nituela, tartean Wordfasta.
Instalatu ere egin dut erraz eta ikonoak agertzen zaizkit word dokumentuetan. Baina itzultzeko segmentua irekitzera noanean ez dit uzten deus egiten. Wordfast.net helbidera sartu eta ikusi dut 2011z geroztik lizentzia iraungita nuela, baina joan den astera arte, lasai asko ibili naiz wordfastekin.
Dirudienez lizentzia iraungita izan arren wordfasta erabiltzen jarrai dezakezu ordenagailua formateatu arte. Orduan beste bat erosi beharrean zaude, itxuraz.
Ez dakit horrela den, ez dakit inori antzekorik gertatu zaion.
 
Hemen dator zalantza:
Erosi behar badut, merezi du Wordfast pro erosteak? Nahikoa da Wordfast classic erostearekin? Zein dira bien arteko aldeak?
Mila esker!!!
Iker 
 		 	   		  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140507/2a769fbc/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago