[itzul] esaldiak gaztelania zaharrean

Isabel Cantero ixamar a bildua euskalnet.net
Or, Maiatza 9, 10:28:48, CEST 2014


Egun on:
Nire testuan XVII. mendeko gertaera batzuk deskribatzen dira, eta tarteka
gaztelania zaharrean idatzitako esaldiak daude. 
Esaldi horien itzulpena jartzeko aukera hauek ikusten ditut:

1- Jatorrizkoa testuaren barruan utzi eta itzulpena oin-oharretan jarri
2- Alderantziz, itzulpena testuaren barruan eta jatorrizkoa oin-oharretan
3- Biak testuaren barruan utzi, bietako bat parentesien artean (aukera hau
testua gehiegi kargatzea iruditzen zait).

Besterik ikusten duzue? Zuen laguntza behar nuke. Eskerrik asko!
Isabel Cantero.





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago