[itzul] "Denok batera lortu dugu"
Maria Arruti
maria1arruti a bildua gmail.com
Al, Maiatza 12, 13:06:26, CEST 2014
Kaixo:
Mezu hori agertzen zen atzo Athleticeko jokalariek zelaira atera zuten
pankartan. Lagun bati arraroa egin zaio esaldia, eta haren azalpenak zer
pentsatua eman dit. Izan ere, haren ustez, "batera"k "aldi berean" esan
nahi du, eta egokiagoa iruditzen zaio "denok elkarrekin lortu dugu", ideia
ez baita "aldi berean" lortu dutela, baizik eta "elkarrekin" lortu dutela.
Alde batetik, ulertzen dut haren arrazoiketa, baina, bestetik, niri ondo
ematen dit belarrira jatorrizko esaldiak.
Zuei zer iruditzen zaizue?
Maria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140512/df70c96a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago