[itzul] "Denok batera lortu dugu"

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Al, Maiatza 12, 13:16:40, CEST 2014


Agian zure laguna zorrotzegi-edo ari da.
Nolanahi ere, ados nago "elkarrekin" erabilita esanahia eta enfasia hobeto
bideratzen direla.


Maria Arruti<maria1arruti a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
maiatzak 12 13:06):

> Kaixo:
>
> Mezu hori agertzen zen atzo Athleticeko jokalariek zelaira atera zuten
> pankartan. Lagun bati arraroa egin zaio esaldia, eta haren azalpenak zer
> pentsatua eman dit. Izan ere, haren ustez, "batera"k "aldi berean" esan
> nahi du, eta egokiagoa iruditzen zaio "denok elkarrekin lortu dugu", ideia
> ez baita "aldi berean" lortu dutela, baizik eta "elkarrekin" lortu dutela.
> Alde batetik, ulertzen dut haren arrazoiketa, baina, bestetik, niri ondo
> ematen dit belarrira jatorrizko esaldiak.
>
> Zuei zer iruditzen zaizue?
>
> Maria
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140512/782fa0ae/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago