[itzul] "Denok batera lortu dugu"

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Al, Maiatza 12, 14:26:00, CEST 2014


Egia da "batera"k "aldi berean" esan nahi duela, baina aurreko baieztapena
bezain egia da "elkarrekin" ere esan nahi duela.
"Gozen guztiok batera" ez da "goazen guztiok aldi berean" bakarrik, baizik
eta "elkarrekin, bat eginik". OEHn adibide asko daude BATERA azpisarreran:


*Alfontso Mujika Etxeberria*


a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>

tel.: 943363040 | luzp.: 217

@ElhuyarItzulpen <https://twitter.com/ElhuyarItzulpen>

 Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.


2014-05-12 13:06 GMT+02:00 Maria Arruti <maria1arruti a bildua gmail.com>:

> Kaixo:
>
> Mezu hori agertzen zen atzo Athleticeko jokalariek zelaira atera zuten
> pankartan. Lagun bati arraroa egin zaio esaldia, eta haren azalpenak zer
> pentsatua eman dit. Izan ere, haren ustez, "batera"k "aldi berean" esan
> nahi du, eta egokiagoa iruditzen zaio "denok elkarrekin lortu dugu", ideia
> ez baita "aldi berean" lortu dutela, baizik eta "elkarrekin" lortu dutela.
> Alde batetik, ulertzen dut haren arrazoiketa, baina, bestetik, niri ondo
> ematen dit belarrira jatorrizko esaldiak.
>
> Zuei zer iruditzen zaizue?
>
> Maria
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140512/a30e034d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago