[itzul] Euskalbar eta azentu-markak
Irizar, Ander
airizar a bildua parlamentodenavarra.es
Ost, Maiatza 14, 10:01:39, CEST 2014
Kaixo guztioi:
Pentsatzen dut ez garela bakarrak izango, eta ea argibideren bat ematen diguzuen. Euskalbarren, gaztelaniazko hitz bat galdetu eta hitz horrek azentu-marka badu, zenbait hiztegitako bilaketa ez da gauzatzen. Esango nuke hiru eratako gauzak gertatzen direla horrelakoetan:
- Bilaketa ondo egiten du (Elhuyarren, adibidez).
- Ez du bilatzen, eta azentua duen letraren ordez ikur arraro batzuk agertzen dira; azenturik gabe galdetuta, aldiz, problemarik ez (Euskaltermen eta Zehazkin, esate baterako).
- Ez du bilatzen, eta azentua duen letraren ordez ikur arraro batzuk agertzen dira; azenturik gabe galdetuta, ordea, ez du ezer aurkitzen (5000n konturatu naiz pasatzen dela).
Zer dela-eta gertatzen da hori?
Ander Irizar
Nafarroako Parlamentua
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140514/b1e8e4d4/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago