[itzul] Euskalbar eta azentu-markak
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 14, 22:50:45, CEST 2014
Aupa Ander,
Irizar, Ander<airizar a bildua parlamentodenavarra.es> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko maiatzak 14 10:01):
> Kaixo guztioi:
>
> Pentsatzen dut ez garela bakarrak izango, eta ea argibideren bat ematen
> diguzuen. Euskalbarren, gaztelaniazko hitz bat galdetu eta hitz horrek
> azentu-marka badu, zenbait hiztegitako bilaketa ez da gauzatzen. Esango nuke
> hiru eratako gauzak gertatzen direla horrelakoetan:
>
> - Bilaketa ondo egiten du (Elhuyarren, adibidez).
>
> - Ez du bilatzen, eta azentua duen letraren ordez ikur arraro
> batzuk agertzen dira; azenturik gabe galdetuta, aldiz, problemarik ez
> (Euskaltermen eta Zehazkin, esate baterako).
>
> - Ez du bilatzen, eta azentua duen letraren ordez ikur arraro
> batzuk agertzen dira; azenturik gabe galdetuta, ordea, ez du ezer aurkitzen
> (5000n konturatu naiz pasatzen dela).
>
> Zer dela-eta gertatzen da hori?
Ze bertsio darabilzu?
Euskalterm-en kodeketaren arazoa jakina da [1] eta konpontzeko dago.
Beste hiztegiek ez lukete arazorik eman behar.
Julen.
[1] https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues/164
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago