[itzul] Wordfast- laguntza eske

Amaia Lasheras amaiatxo a bildua yahoo.es
Al, Maiatza 19, 11:56:28, CEST 2014


Egun on:

Wordfast instalatu berri dut ordenagailuan, ordenagailua reseteatu nuelako. Itzuli nahi dudan dokumentuan, tresna-barra agertzen zait, baina itzulpenarekin hasteko botoia sakatzen dudanean, honako hau esaten dit: The TM C://Users/Amaia/Desktop.po.txt was not found.
Eta ez dit aukerarik ematen TM bat sortzeko, ezta egindako beste bat aktibatzeko. Saltseatzen ibili naiz gainerako botoiekin, baina ez dut deus lortu. 

Herenegun wordfast instalatu nuenean, frogatxo bat egin nuen eta funtzionatu zuen.
Norbaitek badaki nola egin behar dudan?

Eskerrik asko!!!!

Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140519/af72a76b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago